Bertsourrei, beti!

Imanol Epelde
0

Zarautzen zabaldua da aspaldian “Eutsorrei” aldarria. Norbaitek beste bati “eutsorrei” esaten badio, “beti” jasoko du erantzuntzat. Gure borroka oihua da, gure animazio eta identifikazio aldarri.

-Eutsorrei!

-Beti!

Oraingoan bertsoa eta aldarria batu eta larunbat honetan Putzuzulo Amets Fabrikan bertso-kopla-kantuan arituko dira herriko xelebre eta artistak. Ez dira bertsolariak baina bertsotan egiten dute, ez dira mikrofonoan arituak baina mikrorik gabe ere sortzen dute, ez dira sonatuak baina bai ezagunak eta maitatuak herrian.

Bertsozale ugari Bertso Eguna ospatzen ariko dira Kursaleean. Guk ekarpen partikularra egingo diogu Bertso Egunari, guretik, etxetik, hutsuneak betetzeko eta betekadak husteko.

80 bat lagunek eman dute izena dagoeneko. Nahi duena anima dadila afaritara, edo afal osteko kafera. Eta bertaratu ezin dutenek Arraio Irratian segi ahal izango dute saioa.

Beti!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA