Bakeprozesua blogean argitaratutako testua.
Iritsi da. Eskatua bete da. ETAk armak utzi ditu. Entregatu ditu oraindik ezkutuan zituen zulo bakanak. Hitz eman du ez duela indarrik erabiliko gehiago. 50 urte luuuzeren historiari jarri dio azken puntu eta apartea. Eta iritsi da bakea herri honetara. Azkenean.
-
Orduan, euskara bezalako hizkuntza gutxituari arnas emango liokete Espainiako eta Frantziako estatuek genozidio etnoliginguistikoari aurre eginez?
-
Espainiako Konstituzioaren bigarren artikulua desagerraraziko litzateke autodeterminazio eskubidea onetsita? Eta mota guztietako herri erreferendumak baimenduko?
-
Hedabideek indarkeria eta sexu bortizkeria emititzeari utziko liokete?
-
Udalbiltza bezalako ekimenak antolatzeagatik ez al lituzkete kartzeleratuko politikariak?
-
Bankariek diruaren etikaz hitz egiteari utziko liokete akaso?
-
Jendea telebistako kaka esplikatzeko saioetaz libratuko lukete?
-
Eusko Jaurlaritzak euskal enpresak arma eta gerra negoziotan aberasteko bideari egingo lioke uko?
-
Europar Batasunak kultura irekia indartzeko politikak jarriko ote lituzke abian?
-
Auzitegiek onartuko al lukete herri politiko hau izendatzeko Euskal Herria terminoa?
-
Hedabideek utziko diote gezurraren bidez mina sortzeari?
Eta segi nezake. Luzaz. Biolentziak ere ostadarrak adina kolore baititu.
Bakearen inguruan hitz egiteko eskatu digute blog honetan. Eta indarkeriaz mintzo zarete, ETAren indarkeriaz gehienak. Asko eta asko arrazoiz. Baina, lagunok, 10 galdera horietakoren bati erantzungo zeniokete baietz?