• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata
by Imanol Epelde
  • 27zapata

Kantatzen ez duen herri baten agonia

Imanol Epelde
2010-10-17
1

Koadrilako afaria Getarian: basurde jana. 20 lagun inguru mahaiaren bueltan. Jan dugu, edan, mintzatu gara, eta barre egin ere bai. Alai. Urtebetetzeak ditu batek eta “zorionak zuri” kantatu behar dugu orain. Momentu txarra, txarrena, tonua nola zorroztuko, nor hasiko, elkarrekin katua nola eramango… ardoaren gozoak ere ez gaitu salbatu trantzetik.
Hasi gara halako batean, baldar, trakets, konfiantzarik gabe, minutu bateko kanta opera bat bailitzan, bukaezin. Pena eman dugu eta azken unean, alboko mahaitik urrikaldurik afaltiar bat gerturatu zaigu kantatzen laguntzera. Indarrez, gogoz kantatu du berak eta guk, berari txalo jotzen bukatu dugu.
Kantatzen ahaztu zaigu, eta, batez ere, lagun artean kantatzen. Doinuaren magia eta hitzen ederrak baztertu ditugu eta ridikulo egiten gaitu, orain arte bizirik sentiarazi gaituen adierazpideak.
Kantatzen duen herri bat ez dela hilko zioen kantuak. Kantatzen ez duen herri bat agian biziko da, baina magiarik gabe.

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

basurdeaGetariaherriakantuakoadrila
1 Iruzkin
    Tweets that mention Kantatzen ez duen herri baten agonia | 27zapata — Topsy.com (e)k dio: Erantzun
    2010-10-17, 10:36

    […] This post was mentioned on Twitter by Imanol Epelde Pagola and Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Kantatzen ez duen herri baten agonia: Koadrilako afaria Getarian: basurde jana. 20 lagun inguru … http://bit.ly/aVM3nd […]

    [WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (208.74.66.43) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.112.128.10) and so is spam.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Nire komunetik 2010-10-152010-10-15
Liburutegiak digitalizazioaren aurrean2010-10-20
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA