Eguberriak dira

Imanol Epelde
0

Nekea handia
kea izateraino airea.

Hitzak etengabean nahasten dira
hodeiak sortuz
eta aterkirik ezin zabaldu
isolatuko ez bagara.

Baina koadernora doazkit
tentazioak
koadernora jendeak erretako zigarro bakoitza.

Ez dago erremediorik,
ez dute soluziorik
haririk gabe egunero planteatzen ditugun problemek.

Inork pikutara bidaliko banindu
pozez nengoke.

Eguberriak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA