Ez gaur eta ez hemen

Imanol Epelde
3

Bero egiten dik gaur

bero egiten dik hemen.

Baina hiretzat gaur ez ziok

ez bata ez bestea,

ez gaurrik ez hemenik.

Hago.

Haukate.

Zainketa Intentsiboetako Unitateko gela batean.

Larri. Oso.

Gezurra ematen dik denak,

aurreko larunbatean konpartitu genian entsaladak

atzo gaueko moto istripuak

gaurko notiziak

eta bizitzak.

Gaur gure etxean une batez argia joan duk

hirean ere bai.

Laster bueltatuko duk gurean bezala!

 

Emaiok egurra Landa!


3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA