Lanparak ez zuen
itzalik egiten dena
zelako iluna.
Tarimetako ohol solteek
ez zuten karrankarik
egiten zapaltzean.
Dardarka eman zidan eskua
balkoian zelatan zegoen aitonak.
Orduan, garrasika uxatu nahi izan nuen dama.
Korroskadaka beldurtu nahi izan ninduen berak,
aurpegira azkazal eta alakran kiratsa
behazun eta ozpinez nahastua boteaz.
Heriotza zen han bizirik zegoen bakarra.