Info7ko lehen irrintzia

Imanol Epelde
2

Aurreko urtean Euskadi Irratiko Faktoria saioan aritu nintzen astean behin kolaborazio batzuk egiten. Nire komunetik jarri nion saioari izena (Basarriren Nire bordatxotik imitatuz), eta astearen errepasoa egiten nuen. Gustura aritu nintzen, oso gustura, baina lan handia zen eta aurten horretan ez segitzea erabaki nuen. Info7tik deitu zidaten arte. Gabonak bitartean arituko naiz bi astez behin kolaborazio lan batzuk egiten. Ez dut estudiora joan beharrik izango, ez dut testua zehatz-mehatz idatziko baina, bueno, egun horietan sortutako harrikadak edo interesgarriak iruditzen zaizkidan kontuak aipatuko ditut.

Eta egin dut aurreneko saiotxoa. Usurbilgo auzolan topaketetan entzundako Joseba Azkarragaren hitzaldia komentatu nahi izan dut oraingoan. Uste dudalako herrigintzan ari garenok ezinbestean hartu beharko genituzkeela kontuan berak esandakoak. Eta hortik abiatu beharko genukeela ideia eta planteamendu oro. Hementxe duzue Joseba Azkarragaren hitzaldiaren laburpen eskematikoa. Eta hemen Info7ko webgunerako lotura eta audioa, bertan kontatu nuena entzun nahi baduzue.

Oraingoan luze xamarra atera zait, hurrengoan ea ez naizen 5 minututatik pasatzen… (Apustuak onartzen dira)

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA