Euskarari Zarautzen mamia mimoz emango diogu

Imanol Epelde
0

Putzuzuloko 6. urteurrena bukatu berritan, abendu betea dator Zarautza urteroko legean. Garai bateko euskararen asteak hilabete osoa hartuko du oraingoan eta ekitaldi mordoa antolatu ditugu.

Eta tartean izango dira Ariola, Zarauzko kultur egitasmoa zehazteko bi eguneko topaketak ere. Urte eta gehiago daramagu hausnarrean Ariolaz. Eta topaketa hauetatik lan praktikoarekin hasi nahi dugu behingoz, papereko gogoetekin batera, proiektuak forma bidea eginez hartuko baitu. Batetik lokal batean lanean hasiz eta bestetik lokal horri edukia emanez, mamia mimoz emanez. Gonbidatuta zaudete denok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA