Aurreko astean Zarauzko kultur egitasmo herritar baten inguruan aritu ginen hausnarrean. Bi egunetako jardunaldiak antolatu genituen eta jendea aldetik arrakastatsua izan zen oso, ez baikara egunero biltzen 70-80 lagun herriko kulturgintzaz hitz egitera.
Igande honetan berriz, Mikelazulon elkartuko gara Bakalhauk antolatutako gogoeta-gosari batetan kultura libreaz hitz egitera. Ni ere saiatuko naiz kultura librea definitzen eta batez ere euskal kultura libreaz hitz egiten eta hori herrigintzatik nola egin genezakeen hausnartzeko klabe batzuk ematen. Bideo bat ere erakutsiko dut. Interesgarria dela uste dut. Laburra da, baina esanguratsua, eta bertan esaten direnetara lerratuko ditut esango ditudanak.