Astelehenik gabeko euskal jai bi mila eta hamabigarrena

Imanol Epelde
0

Ederrak joan dira aurtengo Euskal Jayak. Ederrak bezain desberdinak. Batetik, beste urteetan baino jende gutxiago ibili da, Donostiako Kontxako estropadak egun berean tokatzeagatik-edo. Eta festan ibili direnak edo garenak, herritarrak izan gara gehienak. Herri giroa nagusitu da beraz. Eta bestetik, diferente ibili naiz ni. Orain arte burua galzori ibiltzen banintzen, aurten edan gabe eman dut egun osoa. Ondo sentitu naiz oso. Eroso eta asko disfrutatu dut egunaz; aspaldian ikusi gabeko jendearekin eman dut hizketan ia egun osoa tertulia ederrean. Dantza egin nuen gutxi samar aurreko urteekin alderatuta. Baina gainerakoan, egun handia izan da igandekoa.

Hona eguna hasi genueneko argazki bat. Gosaritan aterea, koadrilako lagunekin goizeko 9ak alde horretan. Argazki gehiago ikusi nahi dituenak hemen ikusgai.

 

Eta ezin utzi aipatu gabe Putzuzulon egindako Munduko Triki Air txapelketa. Hona hemen bideoa:

Munduko I.Triki AIR Txapelketa 2012 [irudiak] from hodei on Vimeo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA