Bizitzak nondik egingo irri

Imanol Epelde
0

Kontatzen du zenbat urte pasa zituen medikutan hesteetako arazoa konpondu ezinik.
Kontatzen du nola hasi zen elikadura zaintzen gaisoaldiari buelta emateko.
Bide horretan bizi izandako une asko esplikatzen ditu, barruak hustuz.

Udan irakurri nuen bere liburua. Asko hunkitu ninduen. Berarekin identifikatzen nintzelako. Bizitzen ari nintzen momentu berdinak pasa zituen lagun bat nuelako aurrean, gaisotasunari aterabide bera topatzen ari zena.

Aurreko postean ere aipatu nuen bere liburua. Baina berriz aipatuko dut.

Berriz aipatuko dut liburu hau, orain gutxi nire etxean izan zelako Virginia. Virginia Harper. Liburuaren egilea. Orain hilabete bere liburua irakurtzen ari banintzen, aurrez aurre ezagutzeko aukera izan nuen orain gutxi, Alicante aldean omen zebilen-eta, AEBtatik etorrita. Euskal Herria ere ezagutzeko gogoz zegoela-eta, Zarautza ere etorri zen eta berarekin hitz egiteko aukera izan nuen. Esan zidan bide onetik nindoala eta segitzeko horrela beste urtebetean gutxienez. Aritu ginen nitaz, berataz, eta Getaria aldera paseo bat egiteko aukera ere izan genuen, tertulia lasai-ederrean.

Batzuetan bizitzak ez dakizu zein sorpresa emango dizun eta nondik eta nola egingo dizun irri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA