Orain badakigu zergatik dantzatzen duten Bosniarrek!

Imanol Epelde
0

Oraindik Oier Guillanen barre oihartzunak heltzen zaizkit Poza antzerki lana gogoratzearekin batera. Aurpegirik gabeko barrea izan baitzen hura. Oraindik iristen zait Idoia Beratarbidek egin zuen marrazkirako konposatu zuen amorraziozko klariona musika. Nola ez fijatu ba, atzo, Artzai Onatik pasatzean Musical 72en. Iruditu zitzaidan musika dendatik korrika Ander Fernandez mutil koxkorra ateratzen. Asier Sarasolaren eztarriak urratua egon behar du oraindik. Oihuka hastekotan egon nintzen neu ere, antzerkia ikustea ekintza hain serioa izango ez balitz. Eta Javi, Javi Barandiaran handia speaking in English. Suddenly. Suddenly. Suddenly.

Zer nahi duzue esatea! Antzerkia maite dut. Zuek ere bai. Nire iritzia ez da laborategietakoa. Baina gustatu zitzaidan zuen lana. Eta miresten dut egin duzuena. Egiten ari zaretena, sentitzen duzuenetik ari zaretelako egiten sentitzen duzuena. Euskaraz. Metrokoadroka. Antzerkiarekin jolastuz, bizitzarekin bezala.
Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA