Zuk egizu lo, ama
egizu lo,
har ezazu atseden,
ez nekatu gehiago,
ez gaude nahigabe gehiagotarako.
Erizainei deituko diegu bestela, eh ama?
Eskutik helduta izango zaitut gau osoan.
Nahi duzu ur pixka bat?
Zuk egizu lo, ama
egizu lo,
bihar goizean izeba Mertxe etorriko da zu dutxatzera
eta gero buelta bat emango dugu pasilloan.
Buelta bat eta erdi.
Gaur goizean bezala, bale?
Zuk egizu lo, ama
Eskutik helduta begira izango zaitut gau osoan.
Gaur ez dut lorik hartuko.
Elkarrekin bakarrik emango dugun azken gaua bailitzan.
Azkena baita.
Nik zainduko dut zure loa, ama
egunsentia arte.
Eta egunsentia noizbait heltzen bada
berriz jaioko gaitu
eta egun guztia izango dugu aurretik berriz.
Beste egun bat.
Ez dakizu zeinen naizen zorionekoa ama.
Zure ondoan.
Beste egun batez.
Beste egun bakar batez izango bada ere.
6 Iruzkin
Musikaren melodiak zuen albora eraman nau, goxoro.
Eskuak elkar harturik dituzue, puru purua lotura.
Egunsentia ikusi dut, euria gaindi gainera!
besarkadatxua familia.
Ze gaitasun earra halako gauza gogorra, holako politt iteko!!
Besarkada haundi bat famili!!
Badakit ongi idazten duzunaz,
malkoz betetzen zaizkit begiak zure hitzak irakurri ahala
ta ezin ditut eutsi, ezta mukiak ere.
Gure aitai agur esan behar izan genion horrelatxu
ta ondoan, presente egon ginen, zuen moduan.
Bortitza da sentitzen den dena
baina hiltzen bizitzen gea.
Besarkada goxo bat
besarkada bat
Besarkada goxo bat… eutsi horri eta goxatu maitasunaren arantzak…
Ze gauza politak esan dituzun Imanol. baina jakin dezazun, zure amak hori dena merezi du. animoak. denoi.