Autolaguntza gida ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzako teknikarientzat

Imanol Epelde
0

Inbidiak frijitzen ditugu guztiak. Irakasleak oporretan bizi gara. Are gehiago ikastetxean euskara normalizatzeko lanetan jartzen bagaituzte. Libratuko gara zenbait klase ordutan granoz eta histeriaz betetako 13 urteko neska-mutil txoro-flautez.

Ordainetan ikastetxeko euskararen erabilera sustatzeko plangintza, estrategia eta helburuak finkatzen ibili beharko du batek. Pentsatzen zer hostia egin daitekeen ikasleak, irakasleak, gurasoak, garbitzaileak, zaindariak eta gerenteak euskaraz aritzeko.

imagesEta bai, badakit oso Heidi geratuko dela hau esatea baina, niretzat eskolak ez luke behar helburu bat eta bakarra baino: zoriontsu izaten erakustea. Pedagogikoagoa da esatea ikasle konpetenteak eta integralak ditugula helburu. Baina inportanteena ikasleei zoriontsu izaten erakustea da. Eta berriz diot, zoriontsu izateko baliagarri baldin bazaizkie soilik erakutsi beharko genituzke matematikak, kimikako formulak eta aditz subordinatuak.

Eta euskara.

Nik adibidez euskara zoriontsu izateko behar dut. Euskaraz naiz ni. Euskarak egiten nau ni. Euskarak egiten nau gu (nahiz eta zuetako asko, sentitzen dut baina, ez oso goapoak izan). Zuena naiz. Garena naiz. Eta, bai, naizena ere bagara. Bazarete ni ere (Eta oraingoan, zuengatik sentitzen dut).

Horregatik ikastetxeetako hizkuntza teknikariak behar ditu izan 4 Z. Lau zeta.

  • Lehenengo zeta. Zoriontsuarena. Zuzendaritzak teknikari bat aukeratzean, hauxe galdetu beharko lioke ezer baino lehen: zoriontsua zara? Teknikari pipertu batek baino euskalgintza lan hobea egingo du ikastetxean idazkari edo atezain motibatu batek. Atrakzio legea erabatekoa da.
  • Bigarren zeta. Zoroarena. Lan handia da egiteko dagoena. Zorakeria bat da kasik hizkuntzaren aldeko maratoi lanean aritzea. Baina zailagoa izango zen trikuharriak 1500 metrotara igotzea. Zorakeria bat. Baina lortu genuen.
  • Hirugarren zeta. Zentzudunarena. Bizitzari zentzua euskarak ematen dion pertsona. Euskalakariez ari naiz, ez euskaldunez, are gutxiago vascoez.
  • Laugarren zeta. Zorrotzarena. Edo zurrunarena. Apur bat kabroia ere izan behar duelako, agindu behar denean agintzeko. Esaterako, irakasle guztiek behar dute euskaraz egin eskola eremuan. Bai elkarrekin, bai ikasleekin. Marra gorriak ezarri eta errespetarazi egin behar ditu.

Autolaguntza gida ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzako teknikarientzat

  1. Begi berriz ikusi gauzak. Gauzak egiteko beste modu batzuk daudela sinistu, aurkitu, galdetu, esperimentatu. Hartu denbora hausnartzeko.
  2. Aurkitu gure beharrak ikusten lagunduko digun betaurrekoa.
  3. Izan ezberdin. Berezko nortasunez adierazi ditzagun geure buruak eta egitasmoak.
  4. Irudikatu desio dugun egoera, sentitu lortu bagenu bezala eta jaso fruituak.
  5. Egin kasu intuizioari.
  6. Asmoen giroa sortu. Pentsatu ez bakarrik zer garen, baizik eta zer izan nahi dugun. Eta adierazi. Irudikatu. Pentsamendu baikorrez.
  7. Bost zentzumenekin pentsatu: sentitu, pentsatu ordez.
  8. Kooperatu gertu dauzkagunekin: Berritzegune, ikastola, udaletxe…
  9. Begi bistan dagoenetik urrundu, konbentzioak aldatu, arriskatu.
  10. Intziditu hizkuntzaren balio erantsian. Euskarak bakarrik ematen digunaz: Beste inon aurki ezin daitekeen mundua eta bizi abentura.

images (1)

Teoriatik praktikara

Eta zer egin dezake teknikari zoriontsu-zoro-zentzudun-zorrotz horrek?

  • Eskolaren eragin eremua ezagutu. Edozein helburu jartzerakoan, gehienera ere lortuko genezakeena argi izateko.
  • Hizkuntza proiektua lantzea: hizkuntzak irakasteko ereduaz hausnartu eta hizkuntzaren erabileran eragin.
  • Euskara komunitatea bildu. Bai ikasle, irakasle eta gurasoena.

Zer egin genezake hizkuntza teknikariok ikasleekin?

  • Euren diskurtsoa ezagutu. Gero buelta eman ahal izateko.
  • Herriko edo inguruetako ereduak ekarri: euren adineko neska mutilak euskaraz natural eta harro mintzo direnak.
  • Desmuntatu gure hizkuntzaz dituzten ideia eta pertzepzioak.
  • Eman erreferentziak: Gaztezulo, Gaztea, Berria, blogak, youtubeko kanalak…
  • Jarrerak aldatzeko eraldatze saioak egin.
  • Baliatu euskarazko arteaz (zoriontsu egingo ditu/gaitu honek): musika, literatura, antzerkia, bertsolaritza.
  • Kantatu behar dute, kantatu behar dugu gehiago. Eskolan eta eskolatik kanpo.
  • Kultur erreferentziak eman: filmak, laburrak eta herriko artista jendea: musikari, antzerkilari, kantari, idazle…
  • Euskarako klaseetarako hamar manamenduak segi

Zer egin genezake hizkuntza teknikariok lankideekin?

Zer egin genezake hizkuntza teknikariok gurasoekin?

  • Ikasturtean zehar ekintza batzuk eurentzako pentsatu
  • Gurasoak gako izan daitezke eta protagonismoa eman (ikasleak bezala, askotan desiratzen egoten dira lanerako!)

Izan nahi duguna izan gaitezke. Nahi dugun hura lortu dezakegu. Zer nahi dugun baldin badakigu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA