Petankak eta hipnosiak. Bartzelonan.

Imanol Epelde
0

Enrique. Enrique Vila-Matas zen! Ibrahim eta biok Bartzelonako taberna hartara sartu orduko ikusi genuen. Periodikoa leitzen eta betaurreko beltzekin. Urduri jartzen ari nintzen ni. Idazle handi bat hain gertu, hain bera ikusteagatik. Ibrahim barrez hasi zen: baina horrek zer uste dik esaka. Betaurreko beltzekin. Marca irakurtzen. Taberna barruan.

Vila-Matas ikusi genuen tabernaKafe bat eskatu nuen nik. Coca Cola bat gazteak. Zero. Ez zekiat beregana joan edo ez, Ibrahim. Joateko eta joateko berak. Kar! Kar! Horretan genbiltzala mahaitik altzatu zen Vila-Matas, periodiko eta gabardina hartu eta kikarari azken tragoa emanda. Hasta luego, Alberto esan zion zerbitzariari. Hasta luego, Fernando. Erantzun zion.

Fernando? Gezurra zen liburuetako argazkietan ateratzen zen Vila-Matas hura? Fernando izena zuen benetan liburu haiek idazten zituenak?

Vila-Matasena dena da egia, dena gezurra, dena sinesgarri, dena susmagarri. Literatura. Baina ez paperekoa bakarrik. Kalekoa ere bai nonbait.

Goiz hartan Park Guellera gindoazen berez. Baina bidean petankara jolasean ari ziren jubilatuak aurkitu genituen. Eta haiei begira eman genuen goiz osoa. Hipnotizaturik bezala. Pentsatuz zeostiagatik ez nintzen beregana hurbildu eta galdetu zer zen bera. Zein zen. Ez zidan erantzun argigarririk emango akaso. Baina esango zigun sikiera Guell parkera joateak merezi duen. 8 euro ordainduta. Ematen-baitu-Bartzelonara-joanda-ez-dagoela-parke-hori-ikusi-gabe-bueltatzerik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA