Zergatik ez dakite zergatik

Imanol Epelde
9

Oposaketak egiten aritu dira zientoka mediku asteburu honetan. Nik, horretarako potestaterik banu, galdera bakarra egingo niekeen azterketan. Bueno, bi. Igual bi.

Aurrenekoa zergatik. Medikuarenera joan izan naizetan ia inoiz ez delako izan gai mediku bakar bat ere zergatik galderari erantzuteko. Adibidez azaleko gaixotasunak izan nituenean, edo neumotoraxa izan nuenean, edo ultzera bat sortu zitzaidanean hesteetan. Denei galdetu nien zergatik. Zergatik gaixotu nintzen. Inork ez zuen erantzuten jakin. Oposaketara aurkeztu direnek jakin beharko lukete hainbeste! Edo?

Eta bigarrena zertarako. Zergatik gaixotzen garen jakitea garrantzitsua bada, zertarakoa jakitea garrantzitsuagoa. Gorputzak hitz egiten digu eritu den organo bakoitzarekin. Baina nago, gaurko medikuei ez zaiela galdera hori egitea burutik pasatu ere egiten.

descarga (2)Bai bai, anbulatorio eder, garbi eta koloretsuak izango ditugu. Onkologiko modernoenak. Botikez bete ditugu kaleak. Sinestu ezinik neurri handi batean geu garela geure burua sendatu dezakeen bakarra. Areago bi galdera horiek erantzuten ez dakizkitenengana baldin bagoaz.  Kontsultan.

9 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA