LOADING

Type to search

Bizhitza

Izarrak hondarretan

Imanol Epelde 2015 Abe 01

Euskararen alde egin nahi duten ikasle asko daude. Gazteak dira. 12 eta 16 urte bitartekoak gurean . Prest daude euren borondatez goizetan eskolara ordubete lehenago etortzeko formakuntza saioetara, animatuta daude euskararen alde zer egin dezaketen hausnartzeko, ikaragarria da euren gogoa elkartzeko eta ekiteko. Nahi dute. Bizi nahi dute. Euskaraz.

Inpresioa dut ematen dizkiegula gauza guztiak emanegi. Eurenetik atera daitekeenean asko. Eurenetik atera daitekeenaren beldur garelako akaso, edo fundamentu handirik ez dutela egingo uste dugulako. Ez dakigu eurekin lanean. Dakiguna da gurea irakasten. Haiengandik zenbat daukagun ikasteko erreparatu gabe.

Gure herrian bada Euskararen aholku batzorde bat esaterako, haur eta gazteen erabilera dituena aztergai. Eta badakizue zenbat gaztek hartzen duten parte batzordean? Exajeratu gabe, igual ni izango naiz gazteena. Eta diot nik, gazteak ez badatoz guregana, zergatik ez garen joaten gu eurengana. Zergatik ez ditugun jartzen gazteak euskararekin egingo luketenaz hausnarrean eskoletan, esaterako, Batxilergoan, esaterako, 4. DBHn, esaterako, astearte oso batez, edo euskarako klaseetan.

Beldur garelako akaso. Entzuteko, eurekin jarduteko, eurengandik ikasteko. Ez da erraza elkarlana. Baina benetan diot. Desiratzen daude gazteak lanerako. Luxu handiegia da indar hori dena oharkabean pasatzen uztea. Izarrak hondarretan gordeta edukitzea.

Nire miresmen, babes eta maitasun guztia eskolako euskararen aldeko ikasle taldea osatu duzuen guztioi!

IMG_20151124_110209

 

Tags:
Next Article

1 iruzkin

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude