Bere amaren etxeko sukaldean geundela deitu digu Gurutzek. Sevillatik. Sevilla IItik. Nirekin hitz egin du gaurkoan. Galdetu dit aita izan berritan nola nabilen, erditzea zer moduz joan zen, eta egin dugu barre, pentsatuz ez dela kasualitatea bai euren semea eta bai gurea egun berean jaio izana. Martxoaren 7arekin. Biki sinbolikoak omen. Bere amari ere pasa nahi izan diot telefonoa baina deia moztu da beste ezer esaterako. 5 minutuko deiak baino ezin egin ditzake Gurutzek kartzelatik. 8 dei astean. 40 minutu denera. Bisitan joaten garenean izaten dugun denbora bera. Tweet batean baino hobeto aukeratu behar dira honelakoetan hitzak eta hastagak. Elkar isiltzen dugun #DenaKontatuNahiEtaEzinaren estresa disimulatuko bada. Sinetsita, estresa ez disimulatzearen arrazoi bakarra, lehengusuari adierazi nahi diogun maitasuna dela.
1 Iruzkin
[…] posta irakurtzean, aita baten ikuspuntu egoistarekin, gurasotasunaren esperientziaz hitz egiteko bost minutu nahiko ez direla ere ohartu gara. Bere azken posta ekarri nahi izan dugu Guraso.eus era. Etxean […]