Bularrak

Imanol Epelde
0
Xuhar amarenean
Xuhar amarenean

Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional eta fisikoak. Esaidazue. Nork aldatuko dizkigu pardelak guri?

Prepartoa bezain kuidado handiz eraman beharrekoa da guretzat ere postpartoa. Amentzat badaude App-ak, liburuak, tailerrak… literatura. Baina noizko MOOC bat edo ikastaro trinko bat aitontzat?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA