LOADING

Type to search

27zapata Liburu kritikak Literatura Sailkatu gabea

Lagun batek esan dit lagun batek esan diola…

Imanol Epelde 2016 Mar 25

Lagun batek eskatu omen zion liburu bat alaia euskaraz deprimituta dagoen bati oparitzeko. Ez. Erantzun nion lagunari. Ez nuen horrelako libururik ezagutzen. Seguruena egon ere ez dagoelako. Ondorioz, erraza da pentsatzea horixe dela gure letrek bizi duten beste drama humanitario bat. Umorearenean errefuxiatu ezina. Egoera deprimente bati irriz erantzuteko gaitasun nuloa. Euskaraz. Dena da serio, dena da lodi, dena literaturegi. Egokia publiko bat elikatzeko. Eskasegi askorentzat.

Pena eman zidan ezetz esan beharrak. Mina lagunari ezer eman ezinak. Banekielako, besteak beste, deprimituta eta euskarazko liburu on baten premian ez zegoela beste lagun bat. Bera baizik.

Euskarazko liburuak. Umorea non?

Euskarazko liburuak. Umorea non?

Tags:
Previous Article
Next Article

1 iruzkin

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude