2020rako

Imanol Epelde
0

Kaparra ematen digute errepide istripuekin. Kaparra, eta handia gainera tabakoarekin. Aritzen zaizkigu eskaka kasu egiteko errepide seinaleei, kontu izateko tabakoarekin eta pertsonak, pertsonak garela helburu.

Ez dakizue zenbat irabaziko genukeen gure erakundeek beste horrenbeste egingo balute elikadurarekin. Ez dago besterik. Aurrera goazen herri izaten segituko badugu, drastikoki gutxitu beharko genituzke azukreak eta esnekiak.

Ez dago besterik, ez. Hazten ari den herri izaten segituko badugu, adierazi beharko ligukete hobeto genukeela hazten diren gauzak jatea. Ah, eta bertakoa jateko. Bertakoa eta garaikoa.

Hara ba! Atera dadila prentsaurrean Aintzane Ezenarro insistituz elikadura eta bizimodua aldatzea derrigorra dugula. Barne bakea bilatu behar dugula lehenbizi, bizikidetza eta bake planek aurrera egingo badute.

Eta esateko, esateko beldurrik gabe eta etenik gabe norbere buruari asko maite dugula. Eta pentsamendu baikorrak eraikitzeko. Esateko beldurrik gabe albokoari ere maite dugula. Eta zaintzeko, zaintzeko ondo maite duzun hori!

Hori dena (edo hori bakarrik) egingo bagenu, hiruhileko bakarrean jaitsiko genituzke erdira farmazeutiken irabaziak. Eta itxiko genituzke ospitale erdiak. 2020rako.

Gaixo nortzuk nahi gaituztela uste duzue?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA