Beste gol bat gure atean

Imanol Epelde
2
Estadio de Anoeta. ReuniĆ³n RSoc, DiputaciĆ³n y Ayuntamiento.
42.000 lagun sartuko omen dira estadio berrian. Ia 19.000 lagun joan ziren igandean. Horietatik 1.500 kontrako taldearen zaleak.

3 urtetan 12 milioi euroko zorra egin omen zion Aperribayk Gipuzkoako Ogasunari. Garai berberean 3.1 milioi euro jaso zituen Eusko Jaurlaritzatik Aperribayren Sapa-Placencia arma fabrikak. Orain iruzurgile eta armagile baten lehendakaritzapean dagoen futbol taldeari 4 milioi euro emango dizkio diputazioak eta 10 milioi Eusko Jaurlaritzak estadioa berritzeko. 14 milioi euro denera. Besteak beste, jokalari batzuei paradisu fiskalen bidez ordaindu zitzaien arren. Ez baitago diruz ordaintzerik titular on bat eta azala Diario Vascon. Lagun arteko argazki eta guzti.

Eta egia da. Nik ere eraman behar izan ditut Anoetara katalejuak futbol jokalariak ikusteko. Baina ezin nezake defendatu futbol talde bati hainbeste diru publiko ematea. Zer eta inoiz betetzera iritsiko ez den estadioa egiteko. Zer eta armagile iruzurgile batek bilatzen dituen golak finantzatzeko.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA