Lehen hausnarketa. Goizean Alprojako antzezpena geneukan, urte guztiko lanak egun bakarrean egin eta hartzen du argi. Bestela ere esanguratsua bada zarauztarrontzat Euskal Jai eguna, guretzat pixka bat gehiago. Hori bai, aurten ere koadrilako lagun bakarra azaldu zen gu ikustera. Penaz diot. Baina txakolinak gehiago tiratzen du nik eta antzerkiak baino.
soNormal”>Bigarren hausnarketa. Antzerkiko kontuak amaitu eta baserritar jantzita kalera ordu biak aldera azaldu nintzen Musika Plazara. Han taloak saltzeko postu bat bazen, BBVAri bizkar emanez, presoen alde xox batzuk ateratzeko intentzioz. Bertan zegoen Haimarren ama, zarauzko preso baten ama, taloak egin eta egin. Eta niri plaza guztiko emakumerik ederrena eta hunkigarriena zela iruditu zitzaidan. Gaur idatzi diot Haimarri hori kontatzen.
soNormal”>Hirugarren hausnarketa. Urte guztian hitz erdirik euskaraz egiten ez dutenen eskutan ikurrinak ikustea mingarri zait (nahiz eta ikurrinak ez duen euskararekin zerikusirik, zuzenik behintzat). Andu Lertxundik igandeko Berrian planteatzen zuen gaia: folklore horretatik zenbat behar duen euskarak ez dagoela garbi. Baina batzutan Euskal Jai egunean herritik ihes egiteko gogoa ere sortzen zaio bati.
soNormal”>Laugarren hausnarketa. Lagun handi batek dio drogek barruan duguna azalerarazten diotela bati. Koadrilako bazkalostean lagun baten jarrera ikusita, ozpinez usteldua duela esango nuke nik. Okerrena, alferrik zela berarekin haserretzea, belarrietaraino jarria zegoelako, eta egun alaia sutu zezakeelako berekin alferrikako teman aritzeak.
soNormal”>Bosgarren hausnarketa. Ramadamean nago ni. Gorputz, buru eta izpirituz garbitu nahian, aurretik dudan kurtsoa gogoz hartzeko intentzioz. Harrigarria da zenbat laguni justifikatu behar izan nion ura edaten ari nintzela. Ez nuen alkohola edateko intentziorik baina edaten amaitu nuen, gehiegi gabe baina edaten. Ramadamak jarraipena izango duen esango.Seigarren hausnarketa. Enegarrenez etxera bakarrik bueltatu nintzen. Eta maitemindu gabe. Bihotza zabalik nahi dut izan, eta ustez hala dut, neska bategatik sufritzeko desiratzen nago baina Izaroz gero, maitemindu ezinik darrait. Eta badira urte batzuk jada. Agian maitasuna nire hiztegitik desagertu delako da? Ez ezta? Eta hala bada nork ekarriko dit bueltan?
Atera nituan argazki batzuk hemen
1 Iruzkin
Trevian emeƱol Treeeeeevian