• Nitaz
  • ETXEPARE RAP
  • IKUSGELA
  • ZERENBASKOAK
  • KOMUNEKO PAPEREAN
  • Harremanetarako
27zapata Aitatasuna Gizartea Hezkuntza Hizkuntza
by Imanol Epelde
  • 27zapata
  • Aitatasuna
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza

Non demontre sartu naiz!

Imanol Epelde
2016-04-08
1

Aita izatekoa nintzela jakin zutenean, zorionak eman bezain azkar esan zidaten askok aprobetxatu orain, gero ezingo duk-eta lorik egin. Orain, aita izan berritan esaten didate aprobetxatzeko aitatasun baimena duzula, lanera bueltatzean hasiko omen dira komeriak eta komediak parkeetan umearen atzetik korrika ibili beharko dudanean. Entzundakoak entzunda, badakit hemendik gutxira parkeetan topatzen nautenean adibidez, liburu bat edo twitterra arakatzen, hori luxu bat duk esango didate, aprobetxa ezak orain, umea LHra iristean sufrituko ditudalako handienak, eskolatik etxeko lanak-eta bidaltzen dizkietenean. Gerora etorriko dira DBHko pasilloak eta granoak eta ezkutuko zigarroak. Eta horrela unibertsitateraino, edo areago, semeak edo alabak bular-besapeak laserrarekin depilatzeko baimena eskatu arte. Edo okerrago, semeak edo alabak zure bizikleta berria etxepean galtzen dizun arte, lotu gabe utzi duelako.
Xuharrekin baineranNon sartu naiz! Ez dut ihesbiderik. Pentsatzen jarria nago jaunartzea egin izanaren ondorio dela guztia. Orduan hartutako hostiaren ondorenak direla gainerako atrebentzia guztiak eta ondo mereziak ditudala kastigu guztiak. Bizitzari bizitza ematearren. 

 

About Me

Imanol Epelde.
Autokritika umoretsua egunEROkotasunari

aitatasunajendeaXuhar
1 Iruzkin
    patxi lurra (e)k dio: Erantzun
    2016-04-09, 7:43

    Zenbat ergelkeria esaten dan gurasotasunari buruz, kasuripez Imanol. Gurasotasun modu homologatu bakarra egongo balitz bezala. Danok bardin. Are gehiago, amak eta aitak bardin. Albiste txarra gizarte umezentrista honendako da pertsonak desbardinak garela, andrazkoak eta gizonezkoak hainbat kontutan (zorionez) desbardinak / osagarriak garela, eta gurasotasuna horietako bat da. Hau da neure ergelkeria.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

2020rako2016-04-05
Zuek ez dituzue ikusten?2016-04-11
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA