Kezkatuta gaude gure ikasleak batxilergora zein mailarekin iritsiko. Kezkatuta selektibitatea nola egingo. PISAn zein puntuazio aterako. Ebaluazio diagnostikoak asetuko dituen gurasoak, ikasleak, gu.
Beti ari gara curriculuma nola beteko. Horren arabera baino ez da neurtzen gure lanaren balioa. Ahaztuta etenik gabe ikasi beharko duten ikasleak sortu behar ditugula. Ikasleek etorkizunean euren kasara ikasi beharko dutela bidea egiten. Behar ditugu ezagutza sortuko duten gazteak. Erantzunak baino galderak egingo dituztenak.
Ez dezagun ahaztu zein erronka ditugun eta batez ere, izango dituzten aurrean. Edozein unetan lehertu daitekeen ekonomia sistema basatia, aldaketa klimatiko gero eta ebidenteagoa, krisi kultural, humanitario eta emozional etenik gabea. Zertarako balioko dute hor PISAk, selektibitateak eta ebaluazio diagnostikoek?