GORA KIXOTE, KABROIAK!

Imanol Epelde
2

Aspaldian nuen liburua gogoan. Irakurri behar nuela eta irakurri behar nuela. Baina lan handia ematen zuen, orri asko, letra ttikia, gaztelania zaharra… Eguberri hauetan heldu diot eta erdiraino iritsi naiz, Don Quijote liburuaren lehenengo zatia irakurtzera. Gozatu ederra hartu dut, nahikoa barre egin, eta beste hainbeste ikasi. Ez nuen usteko hain aise eta eder egingo zitzaidanik Kixote eta Pantzaren alboan Gaztelan barrena zaldunen abentura bila ibiltzea. Eta egiaz, desiratzen nago noiz helduko aste santutako oporrak bigarren parteari heltzeko eta liburua osorik irakurtzeko.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA