Bero egiten dik gaur
bero egiten dik hemen.
Baina hiretzat gaur ez ziok
ez bata ez bestea,
ez gaurrik ez hemenik.
Hago.
Haukate.
Zainketa Intentsiboetako Unitateko gela batean.
Larri. Oso.
Gezurra ematen dik denak,
aurreko larunbatean konpartitu genian entsaladak
atzo gaueko moto istripuak
gaurko notiziak
eta bizitzak.
Gaur gure etxean une batez argia joan duk
hirean ere bai.
Laster bueltatuko duk gurean bezala!
Emaiok egurra Landa!
3 Iruzkin
Ze polita Imanol. Biziki indarra ematen. Pelo-pintxo jarri diazu.
eskumiƱak ta espero laster Iban etxen bueltan berriz egotia.
mua,mua,remua
Eskerrik asko t aurrera.
Besarkada bat zuri ere.
Benga Landa!
[…] (Iban Landak izandako istripuaren ondotik, 90 bat lagun bildu ginen aurreko larunbatean Zubi-Ondon, gure artean onik dagoela ospatzeko. Bertsolari, aizkolari eta harri jasotzaileen arteen testu hau irakurri nuen) […]