Bada denbora Oiartzungo Goiko Eskolara joan ginela. Antzerki bat zen ikusgai besteak beste: “Errare humanun est”. Tituluak erakarrita joan ginen, baina ez horrek bakarrik. Entzun nuelako (ez dakit egia den gezurra den baina) obra hori antzeztu zuen antzezlea mediku izana zela bere lanak utzi eta antzerkian hasi zen arte buru belarri. Inbidia ematen didate horrelakoek. Alegia, bizitza lotu samar dutenek (ekonomikoki, edo sentimentalki…) eta bizitza berri bila abiatzen direnek dena utzita. Nik ere askotan pentsatzen dudalako hori diet inbidia eta pausu hori eman gabe koldar sentitzen naizelako akaso…
Kontua da antzerkia ikustera joan ginela eta antzerkitik ez genuela ia ezer topatu. Bakarrizketa luuuze bat zen dena. Tarteka barre algaraka jartzen gintuen bakarrizketa. Telebistako kontalariak eta umorea ekarri zizkidan gogora niri, nahiz eta gizarte kritika zorrotza egiten zuen. Hara hor nire pena, antzerkitik gehiago ez izana. Halere, ordubete bat barrez ondo pasatzeko proposamen polita dela uste dut.
1 Iruzkin
nik ere sentitzen diat inbidia batzutan… baina duguna guk aukeratu dugun ala ez pentsatzen jartzen naiz eta egia esan oraintxe dudana nik aukeratuta izan da beraz.. kontent… baina oso komenigarria da tarteka gelditu, arnasa hartu, gure mundua kanpotik begiratu, eta ea benetan egiten duguna nahi dugulako den ala egoerak eraman gaituen horrela bizitzera… benetan ditugun ametsak betetzen ari garen ala ez galdetu behar zaio buruari… eta ea hil aurretik bete gabeko ametsik geratzen ez zaigun. horretarako, gaur bertan hasi beharra dago ametsak betetzen… bihar… bihar agian euria egingo baitu!!!