Ideia onak eta merkeak

Imanol Epelde
2

Horrelakoak behar ditugu buruhauste handirik eman ez diezaguten. Batez ere, patrikak ez ditzan gehiegi inarrosi. Horixe da zine argentinarraren kasua. Artifizio handirik gabe, ideia on eta merkeetan oinarrituta, pelikula duinak eta onak, oso onak egiten dituzte. Ikusi ditut batzuk (Un cuento chino, Cuestion de principios…) eta ikusteko irrikan nago El hombre de al lado. Gurean ere, euskaratik eta euskaraz, horrelako ahaleginak egin beharko genituzke pantaila handira eramateko. Eta herri mugimenduetatik berdin, xumeago baina berdin. Hara hemen Zarautzen osatu berri dugun azken laburra, etxean egina, etxekoekin, etxeko erara. Earra! Aktore handiekin tartean. Eta Zarauzkoa ez da bakarra. Aspaldian asko ari dira gehitzen etxeetako uztak (Baietz, Ataun of the dead… . Haiekin gozatu eta haietaz hausnartzea tokatuko zaigu laster, proiektuetan asmatu dadin. Zorionak denei.

 

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA