Zarautzen larunbat honetan herriko artista guztiak atera nahi ditugu kalera, profesionalak izan edo ez. Horrelako egun bat antolatzeko hamar arrazoi ikusi ditugu gutxienez, batez ere aurreko urteko abenduan egindako jardunaldietan aterako proposamen bat izan baitzen:
- Lokal batekin egingo genukeena kalean irudikatu nahi dugulako
- Sortzaile ezberdinak elkarrekin harremanetan egotea nahi dugulako, antolaketa beraren barruan.
- Barruan denok daukagun artista atera nahi dugulako, gizarte sortzailea lortzeko bidean.
- Sorkuntza hori kalean erakustea nahi dugulako, herriko artistak kalera aterata.
- Artearekin esperimentatu, jolastu eta ikertu nahi dugulako.
- Sortzailearen abiapuntu, bilgune eta erreferente izatea nahi dugulako, kultura librea sinesten duten guztiekin.
- Herriko kultur egitasmoa iraultzeko beharra ikusten dugulako.
- Krisi garaiotan artea eta kultura inoiz baino beharrezkoago direla aldarrikatzeko
- Ariolako lagun taldera jende gehiago animatu nahi dugulako.
- Antolatu nahi izan dugulako. Eta punto. Elkarrekin egun on bat pasatzeko.
Prestatu dugun egitaraua hauxe da.
Eta tartean herri bazkari eder bat:
Larunbat hau handia izango Zarautzen. Parranda eta festa egun ederra dago iragarrita.