Galdera bakarrak inporta du hemen.
Nola izan zoriontsu?
Erantzunak ez dira beti berdinak.
Ez dira berdinak.
Nik, hemen eta orain, sarrerarik kobratzeko asmorik gabe, diot:
zoriontsu izateko pentsatu, sentitu eta egiten dudanak koherentzian egon behar du.
Alegia, buruak, bihotzak eta eskuak elkarrekin joan behar dutela.
Esplikatzen naiz?
Hiru oinak orekan jartzen ditugunean baino ez du egiten herrenik mahaiak.
Eta hara, GALDERAri erantzun berriak aurkitzeko ere ikusi nuen Herzogen dokumental hau.
Happy people (A year in Taiga).
Ez esan izenburu erakargarria ez duenik. Baldintzarik gogorrenetan bizi diren gizon-emakumeek bizitza zoriontsua nola egiten duten azaltzen du dokumentalak. Gizonezkoen lekukotza soilik jasotzen du, ehiztariena, hilabeteak basoko bakardadean igarotzen dituztenena. Inpaktantea da kontatzen dena. Galdera asko sortzen zaizkio bati, baina erantzun batzuk ere aurkitzen ditu.
http://youtu.be/V1pOjj49d9Y
Herzogen lanak ikusten aritu naiz azken aldian. Nahikoa kasualitatez egia esan. Aurrekoan @manet310 en etxean ikusi nuen Fitzcarraldo. Horren berri twitterren eman eta @theklaneh k Encounters at the end of the world gomendatu zidan. Handia oso dokumental hau ere. Eta @chambertuX ek berriz Happy people eta beste hainbat gomendatu zizkidan. Hari batetik tiraka hasi eta handia izan da deskubritzen ari naizena. @manet310 ekin Aguirre, the Wrath of God ikusteko desiratzen nago orain.
Happyago izateko bidean…