Onkologikotik.
Amaren partez idazten dizkizuet hitz hauek. Blogeko postak jasotako mezu guztiekin hunkituta dagoela esateko. Eta gauzak ondo eginaren sentsazioarekin doala, lasai.
Besarkaden ordez muxuak denentzat, Manolin partez.
Gaur gauean elkarrekin egindako malkoek ere balioko zuten zauriak ixten segitzeko. Malkoek eta elkarrekin behin eta berriz entzun dugun Tom Waitsen kantu eder honek.
Jarri zak berriro, xuabe-xuabe…
1 Iruzkin
Besarkada handi bat familiari. Eta Manoli zuretzat milla muxu eta besarkada goxo. Benetan pertsona maitagarria, zu Manoli.