Ze aginte behar dut nik
ura eskutatik edan baldin badezaket
eztarrian behera tantaka.
Ze aginte behar dut nik
zeruak
zeru-sabaiak bere egiten banau begira jartzen naizenero.
Botere guztia dut niregan
sua ulertzera heltzen naizenetan.
Ez.
Nik ez dut aginterik behar.
Eta agintean daudenek ere ez dute botererik niregan.
Ezta Mala?
(2013ko kantu ederrenetakoa niretzat)
Post hau idazten ari nintzela Rafael Chirbesen En la orilla ari nintzen irakurtzen. Eta aipu hau ekarri dut hona (48. orrialdea):
…porque el verdadero poder (…) es devolver a la vida lo que está muerto. Quitarla es fácil, eso lo hace cualquiera. (…) El hombre que ha sido capaz de levantar inmensos edificios, de hacer desaparecer montañas enteras, de abrir canales, y de cruzar puentes sobre el mar, no ha conseguido que vuelva a levantar los pápardos un niño que acaba de morir.
1 Iruzkin
Earra kanta!