Basque Culinary (Revolution) Center

Imanol Epelde
0

Zein amets egiten zenituen 8 urterekin? Bete dira orduko zure gogo guztiak? Frédéric Duharti irakurri nion orduko amets haiek betetzea dagokiola, orain, 37 urterekin. Ez dago gaizki pentsatua. Nekez aurkituko baita umetakoak baino amets profetikoagorik.

Duhartek harrian zizelkatzeko moduko erantzunak eman zizkion Sustrai Colinari, iazko abenduan Argian argitaratutako elkarrizketan:

     Ez dago platera bezalako ispilurik jendeari begira egoteko.

     …jatea gure esku dagoen ekintza politiko eta sinbolikoenetakoa da, gure identitatea plazaratu eta baieztatzeko moldea.

     Enetzat, elikadurari buruz lan egitea ekoizleei buruz ikerketa egitea izan liteke, baina baita nire euskaltasuna afirmatzeko modua ere.

Sagardotegi menuaAntropologia kulinarioa egiten duela, alegia. Eta niri sagardotegi denboraldia zabaldu den honetan, mila harridura ikur sortzen zaizkit fideoak bailiran, eta zopa bat egiteko tentazioa sartzen.

Eta amaitzen du esaten,

Lurraren arazoa, krisi inmobiliarioaren itzalean ahazten duguna, orain konpondu behar da. Hau da estrategia orokorrak pentsatu eta gauzatzeko unea, eta hor kokatzen dut Basque Culinary Center bezalako erakunde baten zentzua eta egitekoa. 8 urterekin egin nituen ametsak betetzea dagokit, orain.

Ez gaitezen Basque Culinary Centerrera eguneko menua dastatzera bakarrik joan…

Lagunduko diogu Frédérici?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA