Gutun irekia Epeldek Imanoli

Imanol Epelde
2

Imanol! Zer habil? Non habil? Segitzen duk Piperraken “no sé donde vivo, no sé que hora es, no se si es mañana o todavia ayer” kantatzen, patxaranez betetako plastikozko basoak eskutan? Ez hintzen ba hi ere konbinatuetara pasako!

Nomejodas.

Esan zidatek orain musika elektronikoa dekela gustuko? Hori… hori ez dek egia izango ezta? Ez haiz ba hi ere sudurrak zorrozten ibiliko komun zuloetan! Ez iezaidak esan pastillero bat egina hagoenik. Ez. Ez diat uste hainbesterako izango denik. Ze txori txiki batek esan ziak… makrobiotikan habilela. Bueno, egia esan, ez zekiat zer den okerragoa: pastilleroa izatea edo makrobiotikoa. Ze, esaidak, zer dek makrostia hori? Sekta bat? Txoratu haiz edo? Orain esango didak yoga ere egiten hasi haizela eta arima ere badiagula eta akaso, reenkarnazioan ere sinesten dekela. Ez hago horren grabe ezta?

Esaidak ezetz.

Gu euskaldunak gaituk txo! Nora hoa Japoniako dieta eta Indiako yoga sesio ayurbedikoekin! Ez al dek nahikoa Erniora mendi buelta eder bat egitearekin? Izerdi pixka bat bota, inguruko paisaiez gozatu, Zelatunen hamaiketako eder bat egin eta erromeria gero. Eta nekatuz gero, siesta mutturra belarretan.

Eta punto!

Asko aldatu haiz. Imanol. Orain Imanol deitzen ditek, ezta? Lehen Epelde hintzen. Epelde bertsolaya. Martins berdiak, belarritako uztaiduna ezkerrekoa belarrian. Gogoratzen haiz? Gure ezkertasuna belarriz ere reidindikatzen genian! Ba hoixe, martins berdiak, belarritakua eta aparatua hortzetan.

Epelde! Deitzen ziyen. Bota zak zortziko txiki bat! Eskatzen ziyen. Eta harro hengoen hintzenaz. Bertsolaria hintzen, joder! Orain esan zidatek poesiarekin habilela. Baina ze ostia, hik zein uste duk haizela, Lizardi edo? Bueno, egia dek Epeldek Mirande miresten zuela zertxobait. Mirande eta bere desfas literario eta politikoa. Orain, bere liburuak ezkutatu egiten dituk apaletegitik? Benga, ez haiz orain Vargas Llosa irakurtzen ibiliko ezta?

Epeldek, benetako Epeldek, ez zian ulertzen nola jendea zahartu ahala apalagotzen zen antsia politikoetatik. Nola utzi Euskal Herri aske eta mundu utopiko berdinzale eta ezkertiarrak amesteari? Ze pentsatzen dik Imanolek horretaz. Segiko duk manifetara joaten, ezta? Gaztetxeko asanbladan hartzen duk parte? Ezker abertzaleko bileretan? Lehen komunista hintzen. Gogoratzen? Orain anarkismoak egiten omen dik tilin… Tilin eta talan, bi ostia emango nizkiake nire martins punta zorrotzekin, kontainer barrura sartu eta errepide erdira bota. Zipayo zikina!

Lehen etxetik kalerakoan erretzen huan zigarro bat. Eta Arranoko barran jarrita ebaki bat hartzen erretzen bestea. Patxaran txupito batekin parranda asmoa baldin bazegoen. Bai, kalera ateratzen hintzen mundua jango beharko bahu bezala. Eta inportanteena, kalera ateratzen hintzen. Orain esan zidatek korrika egitera joaten haizela, kiroldegira ere bai tarteka. Joe, PNVkoak ematen dek!

Eta non zeudek 4 seme-alaba izateko amets horiek? Zenbat dauzkak? Emazterik bai? Ezkondu haiz? Norekin bizi haiz? Heldu zaizkidan notizien arabera, gurasoenean bizi omen haiz. Lehen desiratzen hengoen amarenetik alde egiteko eta orain bueltan heldu haiz? Bueno, esaidak. Zer moduz nesketan? Egiten duk larrutan inorekin?

Gutun ireki bat duk hau. Benga erantzuidak, erantzuidak…! Eta ez hadi poesiarekin eta holako ostiekin etorri, eh?

Ezetz habaneran erantzun!

Epelde martins berdiakin0001

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA