Gabon, Bagdad!
Hiria esnatzear dagoela iruditu izan zait beti hiri batera bertaratzeko unerik onena. Halakoetan, bisitariak aukera izaten du oraindik motela den erritmoari pixkanaka eusteko. Tamalez, gauez iritsi naiz Bagdadera.
Lurreratzeko hogei minutu falta zirela argia joan da gure hegazkinean. “Lasai egon zaitezte, segurtasun neurri bat besterik ez daâ€, esan digu pilotuak berehala. Huraxe omen da erasoak ekiditeko modu bakarra oraindik airean zaudela. Ezin besterik egin.
Pasaportea zigilatu, aireportutik atera eta hiri erdigunerantz jo dugu jarraian. Porlanezko murruen arteko txango oso bitxia izan da. Gainera, kalean argindarrik ez eta hamaika errepide-kontroletan piztutako suek baino ez zuten bidea argitzen. Itzal luzeak dar-dar asfaltoaren gainean; pasaportea eskatu didate euren jabeek, hirutan, linternarekin aurpegira apuntatu bitartean.
Tigris ibaia izan da ikusi dudan Bagdadeko ezaugarri bakarra. Ilargiaren laguntzaz erreparatu diot gure azpiko ur isuriari.
Londres-Malmö-Bagdad, hauxe gaurko honainoko konbinazio xelebrea, Al Naser Airlines irakiar konpainiaren eskutik, hain zuzen. Suedian egindako 30 minutuko etenaldian, makina bat irakiar igo dira ia hutsik lurreratu den hegazkinera. Arabieraz mintzo ziren denak, eta arabieraz egin dute otoi batzuk; arabiar aurpegiak, arabiar keinuak eta arabiar irribarreak zituzten. Bost orduko hegaldia oso laburra eta atsegina egin zait eurekin solasean.
Honela, Europa iparrean gosaldu eta Bagdaden afaldu dut gaur. Dagoeneko ohituta egon beharko nuke baina oraindik biziki liluratzen naute “unibertsoâ€, “dimentsioen†arteko “jauzi†hauek. Agian ez ohitzea hobe. Gaurko bidaiatzeko aukera erraz eta berehalakoek perspektiba aldaraz dezakete; funtsean, ikuspegia narrastu. Goazen mantsoago.
Gabon, Bagdad!
Eskerrik asko, eta kontuz ibili… eta gauzek okerrera eginez gero, badakik, lagun kurduengana.
Lanik baduzu azaltzeko zertan dabiltzan argitzeko. Ba aldago dago demokraziarik kurdistango “paradisuan”? Zertan dabiltza shiiak ?…….
Bertako jendearen erretratoak…..
Ongi eta kontuz ibili!!
Galdera onak, bai horixe!
Datozen asteotan erantzuna ematen saiatuko naiz. Insh´Allah!