Herria lokatzetan
Euria, barra-barra gainera. Ez nuen espero honelako euri jasarik Bagdaden. Lokatza nonahi, bai eta ur putzu erraldoiak ere. Atzo Tigris ibaia aipatu nizuen baina ez nahastu, ez da argazkikoa…Nire auzoan ohikoak dira honelako estanpak eta ez da, inolaz ere, Bagdadeko txarrena.
Jendea azpiegituren egoeraz kexu da. Argi-indar mozketak ugariak dira, bai eta urarenak hainbat auzoetan. Soldata oso baxuak, hori lana izatekotan. Eta segurtasun eza, jakina.
Bagdad ere Kairori begira dago, hauxe jaso dut gaur kalean.
“Atzo hiru orduz besterik ez nuen argia izan etxean, batzutan bat ere ez!â€; “2003 aurretik lapur bakarra zegoen; egun, ordea, milakaâ€; “nire bi anaiak bahitu eta akatu zituzten, eta ez xiitak garelako. Dirua nahi zuten, ez besterikâ€; “azken zortzi urteotan apenas ikusi dugu ganorazko aldaketarik, dena erraustuta dagoâ€.
Tunez eta Egiptoko matxinadak hasi zirenetik, manifestaldi ugari sortu omen dira Bagdaden, bai eta Diyalan, Basoran, Nasiriyan…Iritsi berria naizenez ez dut paradarik izan honelakorik ikusteko. Hala ere, hauxe entzun diot taxi gidari batek gaur arratsaldean: “Jadriya auzoan manifestaldi bat ikusi dut eta beste bat Hanifan. Nekatuta gaude, aski da!â€.
Bashar nire lagun kazetariak (beste egun batean aurkeztuko dizuet) manifestaldiak elkarren atzetik kateatzen ari direla esan dit. Bere kazetari elkarteak bat antolatu du jada eta, diotenez, “irakiar haserrearen eguna†otsailaren 25erako prestatzen ari da jendea, Bagdadeko Tahrir plazan, hain zuzen…
Iritsiko ote dira Tigrisera Niloko aldaketa haizeteak?
Momentuz espekulatu besterik ezin dugu egin baina hadi gizon batek gaur esan didanari:
“Tunisiar eta egipziarrek zera irakatsi digute; boterea borrokatu daitekela, 30 hamar urtez indarrean eman baditu ere. Irakiarrok gauza bera egin izan bagenu, agian ez genukeen pairatu azken urteotako gerra lazgarri hau”.
Oso interesgarria!
Zaindu!
Erlantz
Pozgarria Irakiarren lekukotasunak horrela, zuzenean, jaso ahal izatea. Eskerrik asko zure lanarengaitik eta ondo izan.
Aupa Karlos! Hemendik jarraituko zaitugu, zuk orain arte bezela, gauza interesgarriak kontatu!