Gora herria!
Denak zeuden: alargunak, senarra kartzelan zutenak, langabetuak, Iranen kontrako gerra-beteranoak, gazte ikasketadunak, pentsiorik gabeko erretiratuak…
â€Al Maliki kanporaâ€; “gobernua lapurraâ€; “ura, argi-indarra eta lana nahi dituguâ€. Bakoitzak bere eslogana zeraman, etxetik idatzita. Beltzezko emakume batenak honela zioen: “tristura gehiagorik ezâ€â€¦
Bagdadeko Tahrir plazan hasi da martxa, goizeko 11ak aldera. Hasieran, gehiago ziren soldaduak manifestariak baino. Baina jendetza bildu da berehala eta Tigris ibairantz jo dute, dugu, denok.
Rashid zubiaren erdian geundela, gizon batek Kairotik bidalitako mezu bat irakurri du denontzako. “Mubarak bota arte ez dugu etsiko!â€, zioten Egipziarrek. “Arabiar tirano guztiak sutara!â€, erantzun dute irakiarrek, oihuka, martxari berriz ekitean.
Bagdadeko “gune berde”ra inguratu heinean soldaduak ugarituz joan dira. Bat-batean, gurekin bat egin dute; tartean ez, alboetan baizik. Iraken agintzen dutenen porlanezko harresia jada bistan genuela, karretera blokeatu dute euren Hummer-ekin (jeep erraldoi haiek). Honaino, kieto!
Ahaztu zait aipatzea martxan prentsa ere bazegoela. Kamara ugariak ikustean, komandante bibotedun batek bere ospearen bost minutuak izateko prest agertu da:
“Idatzi zuen eskakizunak paper batean eta neronek emango dizkiot gobernu buruariâ€, esan die manifestariei.
“Ze arraio diozu! Zortzi urte pasa dira jada Saddam bota zenetik; zer egin du gobernu honek orain arte?â€, herriak.
Oso artikulu interesgarria. Noren edo zeren kontra jo behar dute? Zeinek agintzen du edo hobeto esanda zer gertatu da sosekin Iraken? Hemen denak demokratak hemendik aurrera.
Beste galdera bat, nola jarriko digute orain petroleoa horko aitxakiarekin? Denok Ekologistak martxa honetan, zer remedio!! K-k- zaharra!!!
Funtsean, jendeak ura, argi-indarra, lana etab eskatzen du hemen; ez, ordea, 30 urte agintean egon den buruzagi bat kanporatzea. Azken hau da, nire ustez, Egipto eta Iraken arteko desberdintasun nagusia.
Besteak beste, sosak korrupzioaren zulo beltzetik joan omen dira. Herenegun zera esan zidan batek, korrupzioa Irakeko arazo nagusia zela gaur, terrorismoaren aurretik…atera kontuak!
Susmoa daukat bertako tiranoak kanporatzeak mesede gutxi egingo diola gure lehen mailako ekonomiari. Orain, denok nahi dugu “arabiar mundua demokratizatzea”…A ze nolako hipokrisia!
Zer egin zuten AEBek Francorekin? Babesa eman, herrialdea “gorrien” eskuetan ez erortzeko. Zer egin dute (dugu) AEBek eta Europak herrialde musulman askorekin (arabiar, turkiar eta persiarrekin)? Gauza bera,diktadoreei laguntza eman, garai batean bloke sozialistarantz ez baskulatzeko, gero muturreko islamisten eskuetan ez erortzeko (Aljerian duela dexente urte FIS-ek hauteskundeetan demokratikoki irabazi zuen arren, boteretik kendu genituen mendebaldekook). Eta orain AEBek eta Europak demokraziantzko mugimendu hauek babesten dituztela diote. Zinikoa izan behar da gero!