Ali
Ingelesez bikain hitz egiten duzu, Iraken ikasi al duzu?
Etxean ikasi dut, musika entzuten, filmak ikusten… nire anaiak ere asko lagundu zidan. Egia esan, lehenengo aldia da atzerritar batekin ingelesez hitz egiten dudana. Soldadu amerikarrekin ere topo egin dut baina ezin esan hitz egiten genuenik. Gure etxea miatzen zuten bakoitzean, euren “bai-ez†galderei erantzuten nien: “armarik ba al duzue etxean?â€; “norbait ezkutatzen ari zarete?â€â€¦ eta horrelakoak. Esandakoa, entzun bai baina hitz egin nahiko gutxi.
Bagdadekoa al zara?
Bai, Dora auzokoa, hain juxtu, baina Rozafan bizi gara gaur. Jakin badakit ez dela Bagdadeko auzorik onena: euria egiten duen bakoitzean ezin da kalera atera, dena lokatzaz eta putzu beltzez beteta dago. Ur mozketak ugariak dira, bai eta argi-indarrarenak ere. Askotan hiru orduz besterik ez dugu elektrizitatea etxean eta, batzuetan, bat ere ez. Kontua da Dora auzotik ospa egin behar izan genuela, xiitak gutxi baikinen han. 2006an alde egin genuen, nire anaia zaharrena bahitu zutenean. Uniformez zeudenez, poliziak zirelakoan geunden denok etxean. Baina handik egun gutxira eskutitz bat iritsi zen etxera. Dirua eskatzen ziguten bere bizitzaren truk. Etxean hamar anai-arreba ginen eta diruz nahiko eskas genbiltzan… Ez genuen anaia zaharrena berriz ikusi. Bagdaden milaka dira honelako kasuak, esango nuke ia familia guztietan gertatu dela honelakorik, batez ere 2006tik aurrera.
Zein asmo daukazu etorkizunari begira?
Ekonomia ikasten ari naiz Bagdadeko unibertsitatean. Dena den, ez dut uste hemen geratuko naizenik. Kanpora joango naiz, AEBtara ziurrenik. Anaia daukat Houstonen. Hara iristen saiatuko naiz.
Bertako gazteriaren testigantza interesgarria. Horrelako bizimodu gogorra eta hala ere irribarretsu ageri da.
Mila esker Karlos, eta segi fuerte lanean.
Besarkada bat!
Oso interesagrria gazte honek esaten duena…irakurri ditugu horrelakoak baina hurbiltasun gehiago zuk idatzita.
Eskerrik asko
Erlantz
Alde egindakoak bueltatu al dira? Batzuk ez badira bueltatu eta gazteak pentsamendu horiekin badabiltza etorkizun ederra!!! Ba aldago akordio berezirik Estatu Batuetara joateko ala ametsa besterik ezda ?
Zein ari da orain bonbak jartzen, zertarako…?
Zaindu
Endrike
Ez dut uste inor bueltatu denik. Garai bateko auzo “mistoak” ia mono-etnikoak bilakatu dira egun.
Estatubatuarrentzat alde egindako gehienak; itzultzaileak, gidariak etab, bertan gelditu dira, sekulako presiopean. Gauzak honela, askok Kurdistan eskualdera jo dute. Duela urte batzuk testimonio hau jaso nuen:
http://www.argia.eus/kurdistan/osoa.php?id=303
Bonbak direla eta, dirudienez, Irakiar Islamiar Errepublika (Al Qaeda) dago, bai eta baasisten arrasto bat; bestetik (ustez) Iranek bultzatutako talde xiitak eta, azkenik, jatorri oso iluneko hainbat milizia, Gobernuarekin lotutakoak hainbaten ustez.