Suntsipenaz (eta II)
Nongoa zara?
Denmark, Hego Karolina (AEB).
Zergatik sartu zinen soldadu?
Norbaitek babestu behar du herria, ezta?
Nola ikusten duzu Irakeko egoera?
Segurtasuna asko hobetu da azken urteotan.
Urte bukaeran erretiratuko al zarete, beraz?
Bai horixe! Irakiarrak lan bikaina egiten ari dira eta prest daude segurtasunaren ardura hartzeko.
Zergatik inbaditu zenuten Irak?
Ez genuen herrialdea inbaditu, askatu baizik. Saddam Hussein mehatxu bat bilakatu zen denontzat. Besoak gurutzatuta gelditzekotan, gure etxeetaraino iris zitekeen erasoa.
Suntsipen handiko armez ari zara?
Horiek, eta beste batzuk.
Beste batzuk?
Mugi zaitez, mesedez, kale honen angelua tapatzen ari zara eta.
Puf! Aze p******e galanta. eman dezatela bakea!!
Eskerrak Estatubatuarrak mundua salbatzeko dauzkagun! Bestela a ze mundu kaotiko eta odoltsuan biziko ginen….
Betikoa….eskerriak asko!!!!
Mundiala. Hitzik ez.