Karlos Zurutuza (Donostia, 1971)
Kurdistanen (Iran, Irak, Siria eta Turkian), Balutxistanen (Pakistan eta Iranen), Kaukasoko herrialdeetan (Georgia, Armenia, Azerbaian, Abkhazia, Hego Osetia eta Nagorno Karabagh), Balkanetan, Afganistanen eta Libian lan egindako kazetaria. Egun Iraken da, AEBek gerra hasi zutela zortzi urte martxoan beteko direnean. Ustezko trantsizio une hau gertutik bizi ahal izango dugu Zurutuzaren blogean, egunero, eta hilabetez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- bertotik(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Guernica Gernikara(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Erlantz(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Erlantz(e)k Gernika gogoan bidalketan
Seguru ote nagoen
Atalak: Egunerokoa
Najaf bidean
Azken lau egunak Basoran eman ondoren, Najafera iritsi naiz gaur. Ali eta Hussein hementxe daude hilobiratuta. Gauzak honela, mundu osoko erromes xiiten gunerik preziatuenetakoa da Najaf.
Egunotan, batek baino gehiagok galdetu dit ea nola moldatzen naizen herrialdetik mugitzeko, Irak “segurua†ote den ni bezalako atzerritar batentzat.
Egia esan, ohiko furgoneta, autobus edota taxi “komunitarioetan” bidaiatzen ari naiz, misterio handirik gabe. Gidari bat kontratatzeko dirua izanda ere, ez nuke irakiarrekin bidaiatzeko aukera galduko. Orain arte jende jatorra bezain abegitsua besterik ez dut aurkitu bidean. Atzerritarrik, ordea, bat ere ez.
Basoran topatutako soldadu amerikar bati galdetu nion nola ikusten zuten beraiek segurtasunaren kontua, azken denboraldi honetan hobetu ote den. “Hau hobera doa, nabarmenâ€, esan zidan Burnette jaunak, kale erdian belauniko zegoela.
Ohiko gerra-propaganda alde batera utzita, egia liteke segurtasun egoera hobetu izana berriki. Afganistanen ez bezala, autoz egin ahal izan dut honainoko bidaia, eta ez hegazkinez. Hori bai, bidaiak asko luzatzen dira makina bat txekpoint zeharkatu behar direlako. Edonola, herrialde osoko toki guztietara joan omen daiteke gaur errepidetik.
Irakeko zonalde hau xiita da erabat. “Al Qaeda joan denetik apenas dago segurtasun arazorik hemenâ€, entzun dut dezentetan egunotan.
Garai bateko bahiketen kopuru ikaragarria asko jaitsi da. Nolanahi, atentatu odoltsuak egon badaude, gehienak Bagdad eta Kurdistan arteko lur eremuan. Bagdad, Samarra, Kirkuk eta Mosul omen dira egun Irakeko toki arriskutsuenak, hauen artean tokian tokiko egoera aztertu behar bada ere.
“Ustelkeria terrorismoa baino arazo larriagoa da gaur Irakenâ€, jaso dut dagoeneko Bagdaden eta Basoran. Bada, egoera berta-bertatik ikusita, ez ninduke harrituko.