Gipuzkoa Square (2016)

Kontxako barandan (Donostian) selfieak ateratzea baina gauza giriagorik ez dago, hori jakina da Euskal Herri luze-zabalean. Eta normala den bezala, ustezko turista talde honek halaxe egin du, atzean Igeldok eta Santa Klara irlak bildutako badia ederra dutela. Baina argazkian arreta ematen duena ez dira makilak, txano frikiak edo bainujantzi eta alkandora koadrodun kistch horiek… Arreta, ahoa estaltzen dieten maskarek ematen dute.

2016ko ekaina da, eta egun batzuk lehenago, maiatzaren 29an, Gipuzkoa Zutik sortu da, Zubietako erraustegiaren aurkako eztabaida publikoan eragin nahi duen herritarren mugimendua. Gipuzkoa Plazan ezarri dute euren kanpamendua.

Performance honen bidez, hiriburura gerturatzen diren atzerritarrei azaldu nahi diete erraustegiak egingo dien kaltea: “Eskerrak haiek astebeterako datozela! Gu hemen bizi gara!”, diote, Gorka Bereziartuaren ARGIAko kronikan leitu dezakegunez.

Hamar urte igaro dira, erraustegia lizitatu eta eraiki zuten –udalerriak zorretan preso hartuta–, baina Errausketaren Aurkako Mugimenduak plazan jarraitzen du, “turistak inpresionatu nahi dituen hiri zabor-sortzailearen” hipokrisia salatzen. Gaur egun hondakinen %41 baino ez da biltzen gaika Donostian: “Kanpo eder, barren zikin”, horretan bihurtu dute Gipuzkoa Square.

Testua: Urko Apaolaza Avila
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude