Hasiera »
Jainko Ateoaren bloga - Jainko ateoa
Jainko ateoa kolektiboa
Jainko.sa Ateoak gara, geure burua eta nahi dugun mundua eraiki dezakegulako eta askotan (gehiegitan) ez dugulako geure buruagan sinesten. `Egia´ ikusi eta sinestun bihurtzen garen arte!
Krisia ez da inoiz amaituko… [Grafikamaniakoa naiz eta harro nago!! (2)]
2015-01-28 // energiaren gainbehera, grafikak // Iruzkinik ez
GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (2)
^ KRISIA EZ DUnk INOIZ AMAITUKO ^
Krisia hasi zenetik espainiar estatuan petrolio kontsumoa ia %25a jaitsi da (Hego euskal herrian zenbateko kopurua ote duNK?) eta jaisten, beti ere jaisten doa…
Energia gutxitzen ari duNan munkoan ekoizpenak bururapen kapitalista izaten jarraitzen badiNK ezinezkoa duNK krisi hau amaitzea (gorabehera txiki batzuez gain).
-.-.-.-
^ YANKIEAK ABERATSAK? BAKAR BATZUK! ETA ONDOBIZIAK? GERO ETA GUTXIAGO, gero eta gutxiago…^
Ez ahaztu frackingaren burbuilak igo diNala produkzioa baina ekoizpena jaisten, bizi-bizi jaisten ari duNK eta…
-.-.-.-
^ GERO ETA GUTXIAGO EKOIZTEKO ARE PETROLIO (eta energia) KONTSUMO GEHIAGO BEHAR DUnk (Jevons-en paradoxa)^
Alegia, gero eta zailagoa eta galestiagoa izango duNK estraktibismoa (materialak lur barnetik ateratzea).
(Jainko Ateoa B)
//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net emailera//
Behar energetikorik beharrezkoena energia ateratzea… [Grafikomaniakoa naiz eta harro nago!! (1)]
2015-01-23 // energiaren gainbehera, grafikak // Iruzkinik ez
GRAFIKAMANIAKOA NAIZ ETA HARRO NAGO!! (1)
^BEHAR ENERGETIKORIK BEHARREZKOENA ENERGIA ATERATZEA DUnk!!^
Energia krisiak ez digu autoan-autobusean edo etxeko gas hobietan-elektrizitatean bakarrik eragiten. Zer jaten dugu? Nondik ekartzen dugu? Nola jasten gara? Konponketak zein materialekin egiten ditugu? Zer erosten dugu? Zer eman digute gurasoek? Zer ematen diogu gure haur, anaia-ahizpei? Zer ikasi dugu eta non? Zertarako balio izan digu eta balioko digu? Eta nola sendatzen gara edo minak izateari usten? Artea, kultura eta hizkuntzak nolatan eskaintzen digute ezer?
-.-.-.-
^ ALEMANIARRAK EKOLOGISTAK ETA BERRIZTAGARRIAK DITUnk ^
Elektrizitatea ikatzetik `a tope´ ateratzen diteNK, lignito ikatz kaxkar nazionaletik alegia. Ikatza edo berriztagarriak, Ama Lurra beti galtzen, beti galtzen…
-.-.-.-
^ KLIMA ALDAKETA NORK GEZURTATZEN DU? ^
(Jainko Ateoa B): Arduratuta nagoNK petrolioaren gainbehera duNala eta. Arduratuta nagoNK bai, baina modu arduratsu batetan. Energia falta gero eta gordinagoak bizi kalitatea eta jornalpeko lan ahalmena murriztea eragingo diNK eta natura are gehiago suntsitzeko aukera, horrek denak arduratzen naiNK baina batizpat elikadurak arduratzen naiNK, energia faltak eta honekin batera gero eta gehiago behartsutzeak (herritarron batezbestekoa) ekar dezaken eta ekarriko diNan elikagai eskasia eta gabeziak. BaduNK garaia pinudiak kendu eta elikagai-basoak landatzeko!!
//Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net emailera//
Krisia ez da sekula amaituko
2015-01-21 // energiaren gainbehera, poesia // Iruzkinik ez
KRISIA EZ DA SEKULA AMAITUKO
Krisia ez da sekula amaituko
petrolio gordinaren ekoizpena ezin delako gehitu
Krisia ez da sekula amaituko
kalitate txarreko petrolioa (gainontzeko petrolioak deitua) bakarrik gehitu daitekelako
eta bera ere ez gehiegi eta ezta ere luzaroan
Krisia ez da sekula amaituko
energiaren balorea txanponetan kontatu beharrean
energia itzulkin-tasan neurtu behar litzatekeelako
Krisia ez da sekula amaituko
beherantz eta azkar dioalako itzulkin-tasa hau
Krisia ez da sekula amaituko
bene-benetan energiak agintzen diolako ekonomiari
Krisia ez da sekula amaituko
energia ez delako beste produktu bat gehiago
produktuak eskuratzeko ahalmena ematen digun jainkosa baizik
Krisia ez da sekula amaituko
ikatzak ezin duelako gehienetan petrolioa ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
gasak ezin duelako ikatza gehienetan ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
uranioak ezin duelako gasa gehienetan ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
berriztagarriek* ezin dutelako uranioa ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
animaliek ezin dituztelako berriztagarriak ordezkatu
Krisia ez da sekula amaituko
gizakiok ezin ditugulako gainontzeko kargarako animaliak ordezkatu
ordezkatu beharko baditugu ere!
Krisia ez da sekula amaituko…
(Jainko Ateoa)
-.-
// Hau ez duNK olerki bat, edo ez duNK olerki soil bat bederen, krisiaren erantzule nabarmenenaren aipamen erreal eta gordin hutsa besterik ez duNK energia ekoizpenaren gainbeherarena. Gaurko gaitza ez duNK banaketa falta bat dagoela, hori kapitalismoak berarekin zeramaNK jaio zenetik, hori bagenekiNan, munduari begiratu besterik ez zegoNK, hemen urteetan zorionekoak izan bagaituNK ere, gaurko gaitz nagusia estrukturala dun, kapitalismoak dena zakabanatu eta dena kapitalismo bihurtu diNK energia merkea eta egundoko kantitateetan eskura izan diNalako, hau izan duNK munduko gudaroste menderaezinena menderatua edo gutxienez sosegatua izan duNan arte. Energia eta petrolioa ez duNK inoiz amaituko baina herenegunetik geroago eta gutxiago zaukaNagu, horrela bada KRISIA EZ DUnk ZEKULA AMAITUKO… Zerbait esan nahi badidaNK idatzi elduaien (A BILDUA) kzgunea.net emailera//
* [hidroelektrikoa, eolikoa, eguzki energia, biomasa, geotermikoa, metanola, etanola, …]
Tenislaria
2015-01-20 // ipuinak // Iruzkinik ez
TENISLARIA
Tenislari bati gerta dakioken gauzarik grabena ez da sokak hautsi dakizkiokela baizik eta pelotan jolasten jarraitu nahi ez diNatelako eta intsumisio ekintza baten jabe eginez sokak elkarrengandik urrutiratzea eta hortara pilota raketa barnetik tenislariaren atzera erortzea litzateke, pilota bera jo ere egin gabe.
Eskupelotan dabilen batentzat ere berdina esan zezakeNagu, berari gerta dakioken gauzarik latzena hau izan daitekela baina kontutan harturik gaurdaino pelotaria bati ez zaiola eskua nahita zulatu eta behar duen lekuan bertan berriro josi, intsumisioa beren hatz eta ahurtxoa zertxobait eskubira, ezkerrera, gora edo behera eramanez burutzen dute intsumisio ekintza, pelotariak nahi duenaren aurkako aldera, jakina. Hau nola lortzen diNaten? Momentu batzutan bederen agintariaren agintari izanez!
(Jainko Ateoa)
Paregabe parea
2015-01-13 // poesia // Iruzkinik ez
PAREGABE PAREA
Paregabeak gara,
bizitza luzean paretadunak.
Paregabeak gara,
Parentesi artean artean eta bestelako
ikurretan pentsatzen ez dugunak.
Paregabeak gara,
paresiaren zozketan jokatu gabe
saria irabaz dezakegunak
Paregabeak gara,
Velázquezen margoak bezala,
ez Juan de Parejaren moduko imitatzaileak
Paregabeak gara,
Aintzindariak, Ambroise Paréren arteria anaituen gisakoak
Paregabeak gara,
Parentis-en-Born petrolio-hobi erraldoiaren muskuluen adinakoak
Paregabeak gara,
Liseri-aparatu eta bide parenteralen
beharrik gabeko giza-medikamenduak
Paregabeak gara,
Eta hau ez da paremiologoaren errefrau bat.
Paregabeak gara,
elkarrekin, inorekin pareka ezin gaitezkenak
Paregabeak gara,
parekidetasunaren aurkariak.
Paregabeak gara,
dudarik ez izan,
Ez gaituNK parekoak,
hire eta haren pareko, parekide
ezta ere paretsu.
Paregabeak gara,
orduan, EZ DInAGU
BERDINTASUNIK NAHI!
(Jainko Ateoa)
*Paresia: Muskuluak indargetzea berekin daraman paralisi partziala.
* Parentis-en-Born: Frantziar estatuko petrolio-hobi handiena.
Telefono mugikordunen errepublika
2015-01-08 // poesia // Iruzkinik ez
TELEFONO MUGIKORDUNEN ERREPUBLIKA
Telefono mugikordunen Errepublikak
oker eta arrisku izugarriak dizkiNK,
ez beraiek Alemaniarrak edo Azkoitiarrak
direlako,
Proteina politikoen erreskatea behar
diNatelako baizik.
Ez DNA transgenikoa diNatelako
edo burbuilen ingurumenak eraiki
dizkiNatelako.
Beren ustetan lengoaia kontzientea bideratzen diNatelako,
zalantzazko lengoaia kontziente bat
hausnarketa inkontzientedun
munduan.
(Jainko Ateoa)
Esaten diNagun garaia biziko bagenu bederen…
2014-12-02 // poesia // Iruzkinik ez
ESATEN DInAGUN GARAIA BIZIKO BAGENU BEDEREN…!
Seguru asko, esaten ari garen garaiari
Izotz aro berria deituko diote
ondorengo gizarte ez gaixotuek.
Bizitzen ari garen garaiko
arrastuak gailenduko dira,
harririk beltzen eta transkriba ezinekoenaren garaia,
ez aztarnarik berrienak duela 8.000,
15.000 edo 26.000 urte ingurukoak izatean
izan ginena ia galdu delako.
Gure margo gorriak odolaren jitekoak, zeharo gorriak direlako,
gure bizitza beltza zeharo beltza delako,
gure pertsona bereziak zeharo bereziak direlako,
gure pausuaren koba iluna zeharo iluna delako,
gure historiaurrekoa zeharoko historiaurrea delako,
gure momentua zeharoko momentua delako.
Esaten diNagun garaia biziko bagenu bederen…!
(Jainko Ateoa)
DESINFORMAZIOA ETA INTERNET-ZABORRA [2]
2014-11-21 // internetkeriak // Iruzkinik ez
DESINFORMAZIOA ETA INTERNET-ZABORRA [2] (Jainko Ateoa)
Desinformazioataz eta internet den zaborraz (edo bertan dagoen zabor pila erraldoiaz) hitz egin zezakeNat baina ez diNat hortan denborarik pasatzea pentsatzen, bai ordea ikusi dizkiNadan gauzak aipatzeaz…
Gaur CRUZ NEGRA ANARQUISTA presoen aldeko taldekoek Barcenasen erorrerak `sistemako zenbait piezatxo-ren´erorrera ekarri diNala esaten ziguteNK, EKOLOGISTAK MARTXAN eta AHT GELDITU! Elkarlanak Lurraren defentsan elkarretarako esan ziguteNK, Bartzelonako EL LOKAL lokalekoek beren lokaletik Mexikoko eta mundu zabaleko mobilizazioen berri eman ziguteNK. HERMANOS QUERO liburutegi sozialekoen “Osasuna eta espetxea” hitzaldia eta beren espetxeen aurkako jardunaldiak ere izateko direla aipatu ziguteNK, UZTARRIA herri aldizkariak Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek hainbat konpromiso hartu dizkiNatela indarkeria matxista kasuen aurrean jarduteko, TXAPA Bergarako irrati libretik Gvero irratsaio berrikoek Saudi Arabiako musika zekarkiguteNK, “haram” (debekatua) musika, interpretazio itsudunentzat bederen, PIKARA aldizkari feministako pikarek Kurdistango emakumeen borroka erradikalaz hitz batzuk, KUNKKINZONA Urretxu-Zumarragako gaztelekukoek deialdia gaztetxe eredua erabakitzeko bilera definitiboaz, MUSIKA ZUZENEAN entzun nahi eta gaur agian Urretxun den Yakuzas edo nire herrian (auzoan, hirian) den beste goxokiren bat identifikatzen laguntzen zidateNK aurrekoek, KONTRAKO EZTARRIXE Azkoitiko irrati libreak Azkotti Kirolez Blai! aurkeztu ziguteNK, herri bereko kirolarien inguruko irratsaioa, ba al leike?. PUNK 4 FREE gunekoek punk askeak nola izan erakusten ziguteNK (ez daukaNK krestarik eraman beharrik, mesedez!) eskaintzen dizkiguten gauza denekin, CULTURA Y ANARQUISMO kultura blogean mutilek ez diNatela negarrik egiten (maskulinitatearen eraikuntzaren gerturapena ematen-)-esaten ziguteNK, SORGINKALE Zizur Nagusiko banatzaile + liburutegikoek urtero burutzen diNaten SORGIN GAUA jaialdi antikomertziala gaur hasi eta bihar egun handia izango dela aipatu ziguteNK, bakarlari eta rap-punk-metal.. taldeez gain, 2 hitzaldi, bazkaria, antikomertzialitatea zabaltzen diNaten banatzaile mordoa ere izango duNK, azal haiteke!.
Eta loturen lotura den Desinformazioa eta internet-zaborra testuari ondorengoa gehituko zioNat, nola ez, ahazterik ez diNagun eta Durangon burutzen duNan Durangoko Azokarik interesgarriena den DURANGOKO AZOKA ALTERNATIBOkoek programazioa zabaldu diNatela, bai, ederki asko entzun duNK. BadaukaNK hauenean eskukada fanzine (aldizkari-papertxopila-liburuxka), 3-4 zede, biniloren 1, 2 liburu eta hire neurriko kamiseta chulia lortzea, zergatik ez? Gora kontsumismo alternatiboa, kar kar!!
Ezkutatutako erraldoia tabernan
2014-11-21 // poema-ipuina // Iruzkinik ez
EZKUTATUTAKO ERRALDOIA TABERNAN
-Ezkutatutako erraldoia tabernan zegoela aditu geniNan!
-Bertara zabor mordoa eraman ziNan!
-Zaborrari ongi etorria eman geniezaion bertaratu zela esan ziguNan!
-Aurrean genuenari zergatik deitzen genion zaborra galdetu ziguNan!
-Guk zaborra deitzen genuen hori ez zela naturaren hutsegitea aipatu ziguNan!
-Erositakoari zaborra deitzeko zergatik botatzen genuen dirutza galdegin ziguNan!
-Gure nahia hori bazen espekulazioa suspertzeko beste operazio batzuk ekoiztu genitzakeela erantzun ziguNan!
-Gauzen funtzioen zientzia `transgenikotu´ (gaiztotu) geniNala!
-Zer? Zenbat? Zertarako? Zergatik!?
-Errezeloa eredu duenak, gaia zaborra edo urrea izan ez duNala pentsatzen jartzen ondorioztatu ziguNan!
-Natura zela ikerlaririk informatzaileena eta berari begiratzea espekulazioari, kontrolari, manipulazioari erantzutea esan ziguNan, hau dena bere ahots baxuan.
-Zaborra berraurkitu behar geniNala aurpegi desberdineko gauza berdinak berriro erosi ez genitzan. Funtzioen funtzionamendua ikertu.
Nolanahi ere, egunero ikuspegi eta ereduak berritu, gelditu eta balio ez diNanari begiratu, ereduak berritu, baliogabeari berriro begiratu, …
-Eta zuek zer erantzun zenioten?
-Guk oraindik dastatu ez geniNan garagardo marka batetako pare bat botila eskatu genizkiNan. Eta ba al dakiNK?, Berriro errepikatuko diNat.
-Bai nik ere!
(Jainko Ateoa)
7.000 Kilometro
2014-11-18 // poesia // Iruzkinik ez
7.000 KILOMETRO
Emakume baten begiak ikusi nituen.
Ondoren bere titi
biluztuen zati bat ikusi nuen.
Baita ere bere hanka luzeak
inongo edertasunik ez zutenak,
zurituak bait zeuden.
bere eskuak nire begira zeuden,
bere “bista” urruntzen zen
7.000 kilometro
segunduro
7.000 kilometro
eta beste
7.000 kilometro,
ikustea lortu nuen arte
ez inora,
ez inongo inora,
etzutela begiratzen
edozein lekutara,
edozein tokira
begiratzen zutela.
Bonba jakintsua (inteligente) erori zen
oparituz heriotza ederra
10 pertsonei
7.000 kilometrotara begiratzen zutenei
eta begiratzen ez zutenei
non eroriko zen
hurrengo bonba, jakintsua (inteligente)
jakina!
Heriotza
oparitzen bait du
7.000 kilometrotara,
agian 7.001 kilometrotara,
baliteke 7.002 kilometrotara,
7.003 kilometrotara posible da,
edo 7.004 kilometrotara ere izan daiteke!
Zure etxera edo zure auzolagunarena,
ez dio axolik!
Biok hilabete bukaerakoarengatik,
Ordainzariarengatik lan egiten duzue eta!
Zure etxera edo zure auzolagunarena,
Ez dio axolik!
(Jainko Ateoa)