Hasiera »
Jainko Ateoaren bloga - Jainko ateoa
Jainko ateoa kolektiboa
Jainko.sa Ateoak gara, geure burua eta nahi dugun mundua eraiki dezakegulako eta askotan (gehiegitan) ez dugulako geure buruagan sinesten. `Egia´ ikusi eta sinestun bihurtzen garen arte!
Emma
2014-11-14 // ipuinak // Iruzkinik ez
EMMA
Emmak pareta argazki, marrazki, eskutitzak eta zorion-gutunak, kontzertuetako horma-irudiak eta Kropotkin izendun panpinezko txakurrarekin josia zuen.
Bere bizitzako zenbait hastarna ziren argazkiak, marrazkiak berak eginikoak, bera ukitu zuten taldeena berriz bai kontzertuen sarrera eta afixak eta Kropotkin txakurra berak umetatik lo egiteko eta esnatzean kasu egiteko izan ohi zuenak ziren.
Zerbait falta zen ordea. Lehen bizitako esperientzia denak aurrean zituen baina bera ohetik jaikitzen ez zela zegoen. Argazkiei begiratu eta barre egin zuen, marrazkiei begiratu eta pentsatzen jarri zen, kontzertuen izenburuak ikusi eta burua mugitzen zuen, txakurrari begiratu eta malko bat jauzi zitzaion, inoiz etzen ordurarte heriotzarekin gogoratu.
(Jainko Ateoa)
DESINFORMAZIOA ETA INTERNET-ZABORRA [1]
2014-10-31 // internetkeriak // Iruzkinik ez
DESINFORMAZIOA ETA INTERNET-ZABORRA [1] (Jainko Ateoa)
Askotan entzun eta irakurri diNat interneten eta telebistaren aurrean jartzen gaituNanean zaborra besterik ez diNagula jasotzen. Bakoitzak ikusiko diNK zeren aurrean jartzen den sarea bezala ere ezagutzen den horren aurrean esertzen denean baina nik neuk behintzat lehenengoaren barnean zer bilatu eta aurkitu hobeak zauzkaNat. Gure bailadako HITZAri begiratzean Zestuarrengatik zer postua zaukaNat hauei udaletxekoek zergak izoztu edo jaitsiko dizkietela eta MASUSTAK liburutei askiek haurtzaroa, nerabezaroa, eskola, gazteen espetxeak edo aniztasun funtzionalaren inguruko filmografía eskaintzen zidaNK, Bilboko IROLA irrati askeak Garrasika! albistegia eskaintzen zizkidaNK, Radio ELA eta TOPOk kontratertulia bat eta beren irratsaio bat eskaintzen zizkiguteNK, NODO50 zerbitzarikoek Fiesta goxoki mitikoen enpresaren itxieraren inguruan hitzak eskaintzen zizkidateNK, THE OIL CRASHeko Antoniok Jevonsen paradoxaz eta trantzisio energetikoaren inguruan hitz egiten ziguNK, ESPABILA O MUEREk abiadura handiko trena ez dioala inora errepikatzen ziguNK, NAIZekoek Uruguayko bozketen inguruan, TOPATUkoak Kurdistango borrokari elkartasuna eskatuz, ZINETOGRAM Azkoitiko Matadeiko zinemazaleek David Cronenberg eta Izu Zinezkoak zikloaz, COOPERATIVA INTEGRAL CATALANAkoak Espainiar Estatuko egoeraz, SARE ANTIFAXISTAkoek antifaxisten atxikoketaz dihardute, EGUZKI irrati librekoek beren Muffin Beltzekin atzo Ugandara eta gaur Etiopiara bidaitzen laguntzen ziguteNK gaurkoan, TODO POR HACER aldizkari anarkistakoek beren azken zenbakia eta Valle-Inclánek X izpiak zituen gizonarekin topo nola egin zuen erakusten digute, noraino iristen ote duNK anarkistEOn esoterismo eta psikismoa? …
Handikeria
2014-10-28 // poesia // Iruzkinik ez
HANDIKERIA
Handikeria berritzea gelditzen zaioNK (multi)nazionalari.
Aurkikuntza proiektu are okerragoak prestatzea.
Koltana, Urrea, Tantaloa, Diamantea, Kasiterita,
Kubrea, Kobaltoa, Eztainua, Zilarra, Zur bitxiak,…
prezio baxuenean.
Jendea mespretxatuz,
Lur erraldoian gizarte berdinera bideratuz.
Beren `etxebizitza´ izatea funtzio.
Beren `hirigintza´ izatea zientzia.
Udaran bizitzea bai negu, udazken edo udaberrian,
Luxuzko hiri are okerragoak eraikitzea.
Auzitegiak proteina eta bitamina eraikitzaile gisa,
Lasaitasuna asaldatzen ez diNan txantxaz gainezka.
Arriskurik gabe!
Nola esan duNK?
Dena kontrolpean!
Nola esan duNK?
Lasai asko!
Berriz esaldi horiek, garapena eredu?
Baieztatu iezadaNK zientzialarien mekanismoak direla Proiektu Erraldoiaren (Kapitalaren) egiaztatzaileak!
Bai, sinesten diat, Jainko Jauna!!!
(Jainko Ateoa)
Turistarik onenak
2014-10-17 // poesia // Iruzkinik ez
TURISTARIK ONENAK
Turistarik onenak Pakistandarrak!
Lanposturik onenak Grezian!
Eskuin muturrekoenak paper zahar edo berririk gabeak!
Lapurretetaz batez ere jakin nahi diNatenak euskaldunenak!
Ukrainiarrak erlijio kontuekin ezin ulerturik dabiltzanak!
Gazte espainolen lagunek argitzen diNate zergatik diNaten autoak hamarrek baino gehiago balio diNaten!
Alderdi komunistakoak gaueko erdigunearen zain kanpinean lagunaren izena margotzeko!
18 pertsonatik batek sekulako aukerak politikariei krisiaren arrazoiak leporatzeko, besteak indarkeriazko lapurreta horien ondoan konfidantza guztiz!
50 kilo zaharreko teilatupearen ilusioaz 50 kilokoa tratuan eta lanean!
Oinez doana asko edanez, asko onartuz, edukiontziaren ondoan geldi!
Arazoa duenak tratu asko, leku gutxitan eragin!
Jakiteko nahia duenak tarteka ordu batzuk bere bozka esplikatzeko!
…
Turistarik onenak Pakistandarrak!
(Jainko Ateoa)
[Sebastiao Salgadoren argazkia]