zoriontasuna
Hondakinen arazoa politizatu beharrik ez litzatekeen arazo bat da. Gai abstraktoagoei buruz bai, ez baitago garbi, edo hain garbi, noren alderantz joaten den balantza.Arrazoiak, ugari dira ahalik eta garbien birziklatzeko.Eta nahiz eta beti guretzat arrazoi ekologikoak nahiz logikoak egon,Podemos-ek erabaki dezake, edo erabakitzen lagundu,nola konpondu arazoa erarik hoberenean.Itxuraz behintzat,politikoki zuzenak diruditen asmoak ditu, nahiz eta zaila egiten zaidan sinistea esaten dutena...
Read Moreestresa
Ez dut aurkitu “estresa” hitzaren euskerazko baliokiderik, gaur egun edonork dakigun arren gutxi gora behera zeri buruz ari garen aipatu dudan hitza entzunda. Alegia, hitz hori bezala, beste hitz abstrakto ugari entzutean uste dugula zer den badakigula. Ni ez nintzateke hain ziur egongo, zeren nire iritziz, edozertan ere, sentitu ez duzuna ezin baituzu zer den jakin.adibidez,Buruko mina duten bi pertsonak ezinezkoa da zehatz mehatz gauza bera sentitzea; horregatik da, besteak beste,...
Read Moregaitza gai
Nire gaitzaren berri ematea zenez blog honetan nire buruari agintzen niona,jendeari gure arazoak azaltzea neukan gogoan,beste edozein kolektiborentzat bezala, guretzat ere garrantzitsua delako gure egoera azaltzea,askotan gizarteak,ezjakintasunez nahiz gaiztakeriaz,ez duelako jakiten zer den errealitate hori,zeren gaitz mota hau daukagunak gutxi baikara.Horrez gain, uste dut somatzen dugun bazterketa,ajola gutxi diola askori.Batzuek ezin dugu zer gertatzen zaigun azaldu,eta hori oztopo handia...
Read Morebertsoak
Asteburu honetan banekien bi zita zeudela, bat euskerarekin estu-estu lotua,bertso txapelketaren finala, zein garrantzitsua izango zela suposatzen baitzen,sorpresaz beteriko kutxa izaten baita gehienetan.Egia esa behar bada, gure herriko Jon Maia hain atzean geldituko zenik ez nuen pentsatzen. Alabaina, ikusi zen gazteak gogor datozela,horretaz jabetzeko amaieran gelditu zen bikoteari begiratu baizik ez baitago.Beñat Gaztelumendiren bertsoak,buruz burukoan,hobetzen zaila dela dirudi...
Read Morefarre
ni ez naiz izan inoiz farre eragile bikaina;nire ateraldiak ia beti hitz joko puntualak izan ohi dira. Gaitzak ere eragin dit, txarrerako, zeren depresioak tristetzen bazaitu ia hondoa jo arte,ez baitago inon ezer alaituko zaituenik. Beste batzuetan, ordea,farre eginarazi dut.Bertsotan adibidez.Bertsoak beti baitira pizgarri,alaigarri,nahiz eta norbera hondatuta egon beti saiatu izan gara eta hori nabaritu ez dadin.
Read MoreHerria, gorputza, hizkuntza bihotza
Ez dut ulertzen ezer.Zer egin behar du Euskalerriak aske izateko?Gauza bat da politikan ez sartzea, zenbaitentzat egin behar ez dena delarik.Baina politikak ez du inoiz izan behar derrigortzailea ezta inposatzailea ere;alabaina, burutik pasatzen bazaigu inoiz ezkerra inposatzailea dela,zer pentsatu behar dugu eskuinaz?Orobat,estatu hau inposatu egiten zaigula dirudi.Dena den, bertso famatuek dioten moduan,”herria da gorputza, hizkuntza bihotza”,euskaldunok herria zer edo nor den ez...
Read MoreGipuzkoako Txapelketa
Azken urteotan ez dut bertsolaritza behar adina edo behar den moduan jarraitu.Garai batetik hona beste mundu batzuetan gehiago sartuta ibili naiz.Hala ere, bertsozalea ez naizenik ezin dut esan,zeren inoiz bertsolari izan den batek erabat ezin baitio utzi bertsolaritzari, erabat behinik behin.Kontuak kontu,aurpegi berriak ikusteko edo ezagutzeko aukera izaten da, eta sarritan,bi bertsolari nabarmentzen ditu juraduak.Hortaz, aurten nahiko morbo izango da,zeinek finalari bere puntua emango...
Read Moreazkenean
Banuen gogoa idazteko aukera edukitzeko.Jendaurrean hitz egitea oso zaila egiten zait,idaztea ez da gauza bera ordea. Eskerrik asko horretarako eman didazuen aukeragatik, ni ere igo bainaiz gurdira! Gaur beste egun bat da ordea, eta nire egoera animikoa nik ez dudanez erabakitzen,badirudi atzo bezala ez nagoela,baina agian hobeto. Ezinbestekoa da euskaldunon arima tinko mantentzea. Ez zait ajola inork ez naizela behar adina inplikatzen esatea. Itsuak ere ikusten du herri honen egoera okerra,...
Read MoreGaruna( gehiegik gutxiegi erabiltzen duna)
Garuna izango da seguruenez,duten izakietan behinik behin,organorik garrantzitsuena, oker ez banago. Berataz Egañak egindako ateraldiak, ez du aurkakoa esaten. Garunaren eginkizunak ugari eta garrantzitsuak dira, eta zauritu nahiz gaixotzen denean halaxe azaltzen dira akatsak. Alabaina, ez dugu pentsatu behar gizakiarena denik garrantzitsuena:zeren: alde batetik, nahiz eta dena ezberdina izan ariketaren arabera,oso ezberdina da bakoitzaren arabera ere. Eta Egañak zioen moduan, batzuek...
Read MoreEz dakigu nola bukatuko dugun
Mundu honetan inork ez daki nola bukatuko dugun.Orain artekoaz gogoratzen gara, eta hori ere gero eta gutxiago,zeren frogatuta dago batzuek beste batzuek baino oroimen hobea dutela.Liburu bat topatu nuen joan deneko batean, non oroimenaren arloak aztertzen baitira. Egia esan, gure zentzumen hori erabat eta sakonki aztertzen dela dirudi. Alabaina, etorkizun luze bat dago aztergai horri buruz Umeak garenean, inoiz entzuten dugu umeen oroimen-ahalmena biziagoa eta hobea dela, eta ez dugu sinisten
Read More
Iruzkin berriak