Jokin Aizpurua
Ikerketek garbi azaltzen omen dute burua galtzeko arriskua edukiagatik, orobat besteen aldean zintzoak garela, eta gure gaitzak oso zailak direla alderdi askotatik begiratuta. Norbera ere harritu egiten da izaten dituen bizipenez, baina orain "eldarnio" izenez ezagutzen den sintoma duela 30 urte inguru sentitu nuen nigan.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Jokin Aizpurua(e)k azkenean bidalketan
gaitza gai
Atalak: Sailkatu gabea
Nire gaitzaren berri ematea zenez blog honetan nire buruari agintzen niona,jendeari gure arazoak azaltzea neukan gogoan,beste edozein kolektiborentzat bezala, guretzat ere garrantzitsua delako gure egoera azaltzea,askotan gizarteak,ezjakintasunez nahiz gaiztakeriaz,ez duelako jakiten zer den errealitate hori,zeren gaitz mota hau daukagunak gutxi baikara.Horrez gain, uste dut somatzen dugun bazterketa,ajola gutxi diola askori.Batzuek ezin dugu zer gertatzen zaigun azaldu,eta hori oztopo handia izan daiteke, jakitea komeni zaiguna zer den adierazteko. Baina saia gaitezen pixkabat argitu dadin arazoa:Gure buruaren jabe izateko arazoak baditugu, hala izaten lagun diezagula norbaitek, usterik gutxienean berari gertatu baitakioke,eta orduan konturatuko da esan ditudanak gaitz hau zergatik den bota ezineko ohiua