GODZILLA
Ez dakit non bizi naizen, Indian edo Afrikan, Panyapen edo Nakurun. Euskal Herrian, behintzat, ez. Etxe arrunt eta lehen munduko batean bizi beharrean ere, Nakuruko egurrezko etxola batean bizi naizela dirudi. Etxetik bertatik ere elefanteak ikusten baititut. Txiki-txikiak, kasu honetan, baina patariak, azken finean. Kalera atera eta, dedio! Hau da sabana luze-zabala hau! Aurrera-atzera eta alboetara begiratu eta den dena elefantea. Tamaina guztietakoak daude, egon ere. Baina handiak dira...
Read MoreAnalfabeto emozionalak
Horixe bera bota zidan Iñaki lagunak behin, taberna batean hitzordua izan eta elkar ikustean, nik musu parea landatu nizkionean masaila banatan. Sei segundoko besarkada ematea ere estimuan dut, bataren eta bestearen energia positibo oro transmititze aldera. Positiboak baino ez. Iñakik patari arrarotzat nauka. Euskaldunok sentimenduak erakusteko gaitasunik ez ei dugu kazetariaren ustetan. Lehorrak gara, isilak, beldurra eta lotsa ematen digu inoren aurrean sentitzen duguna adierazteak. Bai...
Read MoreMimenkadak euskarari
Botako naizzz, botako naizelaa, botako naizelaa; ez, ez botaaaa; bai, bai, uzker bat botako naizelaaaa! Txiste bat izango ez balitz, negarra eragingo lioke honelakorik entzuteak bere burua euskaradun sentitzen duen edozeini. Aringarri gisa, baina, esan dezadan sei-zazpi urteko haur batek kontatua dela aurreko pasadizoa Euskal Telebistako Sorgintxulo saioan. Bihurrikeria linguistiko horren errudunik bilatzen hasi orduko, hobe dut esatea aurretik, baina, nor ez dudan mordoilokeria horren...
Read More
Iruzkin berriak