Amildegiaren ertzetik
Hasiera » Sailkatu gabea » Analfabeto emozionalak
Urr21 0

Analfabeto emozionalak

Atalak: Sailkatu gabea

Horixe bera bota zidan Iñaki lagunak behin, taberna batean hitzordua izan eta elkar ikustean, nik musu parea landatu nizkionean masaila banatan. Sei segundoko besarkada ematea ere estimuan dut, bataren eta bestearen energia positibo oro transmititze aldera. Positiboak baino ez.
Iñakik patari arrarotzat nauka.
Euskaldunok sentimenduak erakusteko gaitasunik ez ei dugu kazetariaren ustetan. Lehorrak gara, isilak, beldurra eta lotsa ematen digu inoren aurrean sentitzen duguna adierazteak. Bai gizonezkoei, bai emakumezkoei. Izaera, nortasun eta aiurri kontua ei da. Kulturala dela, alegia. Sonbreiru zuria daramagu jantzita uneoro, gure izaeraren neutraltasun emozional apatikoaren adierazgarri. Baina ez gara zuriak. Berbez engainatzen ibiltzen direnak. Hitz gutxi eta sentimendu handikoak ei gara. Baina zer sentitzen dugun inork ere ez daki. Leialak eta esanekoak, eta eremu emozionalean analfabeto funtzionalak. Agrafo emozionalak
Ahuldade kontua denik ez dut uste. Horrelakoak garenik ere ez. Izango da euskaldunik borborka sentimenduak kanporatzen dakienik, bestalde. Nik uste.
Jarrera eta portaera kontua da Iñakiren ustez, berezko izaera, mendeetan zehar geneek transmititutakoa, berez eta senez geure baitakoa den sentieraren adierazle.
Loretan agertzeak uzkurtu egiten ei gaitu. Kolorerik gabeko zuztar sendoko landare omen gara. Ez gatz ez piper.
Ez nago berarekin guztiz ados, jakina. Edo bestela ni ez naiz euskalduna. Eta honen susmoa ere badut. Alegia, ez ote dudan egipziar genoma txertatuta nire baitan, edo italiarra, hauek izaki nire benetako arbaso antzina-antzinakoak, sentimenduak kanporatzeko zaletasun ez euskaldun hau dela eta.
Baina gure Iñakik arrazoi apur bat ere baduela ezin ukatu. “Loreak” eta “Amama” pelikulak ikusi besterik ez dago, film horietan euskal arimaren argazkia zelakoa omen den jakiteko: prosaikoa eta pragmatikoa; animista; Ama Lurrarekiko identifikazio eta sustraitze sakonekoa; metaforikoa; tradizio zale eta hitz gutxikoa emozioetan; irribarre egiten ere apenas dakiena; eta sentimenduak ahoan barik begietan itsatsita dituena

Egia ote da?

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Karlos Gorrindo Etxeandia

Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!

Azken bidalketak

  • Hang Zhou
  • Zuhaizpe
  • Itxurakeria eta plantak
  • Xenofoboa eta negatibista
  • Milan Kundera parafraseatuz

Iruzkin berriak

  • Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
  • Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
  • karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
  • JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
  • JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Euskara
  • Gizartea
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA