Xenofoboa eta negatibista
Xenofoboa zer den badakit: Atzerritarrekiko gorrotoa edo arbuioa sentitzen duen pertsona, edo, ezaugarri hori atzerritarrak gorrotatzen dituenarena da. Amen! Nik ez dut neure burua horretan ikusten. Ez dakidana da negatibista asepzioa egon dagoen gaztelaniaz. Izan ere, neuk asmatutakoa dela esango nuke, hots, negazioaren aldeko aktibista izango litzateke negatibista. Hiztegiari gainbegirada bat eginda, hauxe dio negatibistari buruz: Nahaste oposizionista desafiogilea honela definitzen da:...
Read MoreMilan Kundera parafraseatuz
“Irria eta ahanzturaren liburua” liburuaren harira Zirkuluaren enigma eta sinbolismoa, biribilaren estratagema. Milan Kunderaren arabera, zirkuluan edo giza taldeak biribilean eratzeak irmotasuna, alaitasun eta segurtasunaren inpronta ematen dio gizabanakoari. Zirkuluan eta biribilean eskuak eskuz lotuta dantza egin dezakezu, barre egin, eta osotasun baten parte zarelako segurtasuna eman diezazuke. Zirkulutik at ez dago zabarkeria eta errefuxa baino. Eman dezagun zu zeu zirkuluan...
Read MoreHain gara ezdeusak!
Hutsal, hutsaren hurrengo, ezer ere ez sentitu beharko ginateke pertsonok garaiotan, jaio berri adimendu gabea baso sarrian laga eta naturaren erdian babesik gabe, inguruan dagoenaren kontzientziarik gabe balego bezala. Gizakia egozentrikoa da eta hasierako denboretatik munduaren epizentro ikusi du bere burua, naturako gainerako elementuak beronen menpe eta agindura egongo balira bezala. Gizakiak miloika eta miloika lagun erail ditu gerretan eta konkistetan eta milaka eta milaka lur eremu...
Read MoreGorroto delitua eta beste
Jesukristoren amorantea Maria Magdalena zela esatea Alu intsumisoaren prozesioa egitea Palestinarrekiko esterminioa dela eta, sionistak akatu behar direla pentsatzea Che Gebararen emakumeekiko balizko portaerak zalantzan jartzea Puritanismo ideologikoak libre egingo gaituela uste izatea Mesianismo kasposo eta kabernikolak zenbat kalte eta min! Ignorantziak zenbat samin!
Read MorePerbertsioa
Mundu guztiaren ahotan dabil ETAren azken komunikatuaren edukia. Ni egon naiz soslai begiratzen zer esaten duten hangoek eta hemengoek, eta iritzi anabasaren ondorioz nireak deusetarako ekarpenik egino ez duelakoan, mutu egon naiz, gaur arte. Zertarako ezer idatzi dena esan eta idatzi badute? pentsatu izan dut. Kontuan hartuta, honelakoetan iritzi-jasa amaigabeak aspertu eta gogagaitzeraino eraman dezakeela edonor. Baina ezin isilik...
Read MoreELA, udal gobernuaren manporreroa
Zalantzan jartzen dut Gernika-Lumoko ELAko udal ordezkari liberatuek jakingo ote duten zer den klase borroka edo langileen aldeko borroka, ustez hauen ordezkari sindikal badira ere. Zalantzan jartzen dut, halaber, jakingo ote duten zer den ekitatea (dagokionari ematea merezi duena dituen meritu eta baldintzen arabera), berdintasuna (desorekarik ez izatea maila eta kategoria bera dutenen artean –lanpostuen balorazioa-) eta justizia (lanaren onurak eta kostuak langileen artean banatzea,...
Read Morehaikua
Gorrotoa su hartzen duen likidoa da. Denboraren zirrikituetatik iragazten da, eta ez da inoiz deagertzen. Batik bat, arima ustelduetan. Eta beti dago norbait barkatuko ez dizuna eta ezinikusia, gorrotoa edota herra izango dizuna, nahiz eta eskatzen duen mendekuaren biktima zuzena edota ez zuzena inoiz izan ez den. Gorrotoa ororen gainetik eta azpitik. Hortaz, arima eta espiritu lokaztu eta herdoilduek ezingo dute inoiz helburu ilusionagarririk eraiki oinarria eta barne zola kakaztuta dutenean.
Read MoreAnalfabeto emozionalak
Horixe bera bota zidan Iñaki lagunak behin, taberna batean hitzordua izan eta elkar ikustean, nik musu parea landatu nizkionean masaila banatan. Sei segundoko besarkada ematea ere estimuan dut, bataren eta bestearen energia positibo oro transmititze aldera. Positiboak baino ez. Iñakik patari arrarotzat nauka. Euskaldunok sentimenduak erakusteko gaitasunik ez ei dugu kazetariaren ustetan. Lehorrak gara, isilak, beldurra eta lotsa ematen digu inoren aurrean sentitzen duguna adierazteak. Bai...
Read Moreerotismoa
Erotismoa Hauteskundeetako txikleak ez du jada zaporerik. Baina ahoan darabilgu mamurtu eta mamurtu, goma huts bilakatuta. Hezur matraila gogortuko zaigu, hori du onik. Edo hortz-haginak kraskatu, hori txarrik. Gurean, osterantzean, lepoko berria duten txakur zahar berek darraite boterean, gutxi gorabehera. Aldaketak izan dira aginte makildunetan, baina aldaketarik ez da izango eginbideetan. Ez nabarmenik, behintzat. Aldaketako bat PNVk PSOEri egindako proposamen matrimoniala. Zaharrak berri....
Read MoreEuskaljantziak
Egongo ote da munduan hizkuntzarik geurea beste aztertu eta ikertzen dutenik? Ezetzean nago. Euskaltzaindiaren Jagon Jardunaldietan euskararen egoera Euskal Herriko hiriburuetan aztertu dute duela gutxi. Eta pazientzia eskatu digute. Aurreko batean, Hitz Ordenaren Erabilera Estrategikoen gaineko liburua aztertu zuten Donostiaratutako hizkuntzalari, soziolinguista eta beste hainbat adituk. Eta Seber Altuberen Erderismos liburuaren bertsio berritua iruditu zitzaigun. Xamarrek mintegia...
Read More
Iruzkin berriak