Kooperarock
Hasiera » DSS2016: Kooperarock » Kooperarock: Kooperatibigintza DSS2016ren baitan
Ots16 0

Kooperarock: Kooperatibigintza DSS2016ren baitan

Atalak: DSS2016: Kooperarock

Kooperarock, Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren baitan jaiotako proiektua da,  Kooperatibigintzaren oinarrian dauden balioak gizarteratzeko helburuarekin. Hortik KOOPERA … Eta ROCK? Zergaitik rock? Kooperatibigintzaren oinarrian dauden balio horiek artearen bitartez gizarteratu nahi ditugulako. Kasu honetan, antzerkiaren bitartez nagusiki. Horregatik, izena: deigarria izateaz gain, proiektuaren bi oinarriak uztartzen dituelako: hau da, Kooperatibigintza eta artea. Koopera-rock. Eta uztartze hori azpimarratzeko, proiektuari abizena eman zaio: Kooperarock. Kooperazioaren artea.

Proiektua, Mondragon Unibertsitateko LANKI, Lankidetzaren Ikertegitik bultzatzen ari gara, kooperatibigintza eta ekonomia solidarioaren alorrean lanean ari den beste hainbat eragile eta erakunderekin batera. Hala nola, EHU, Deusto eta MUko Kooperatibingintza ikertegiak, ekonomia solidarioan lanean ari diren OLATUKOOP eta REAS sareak,  Mondragon Taldea, Leintz Bailaran heredu pedagogiko berria lantzen ari den Arizmendi Ikastola Kooperatiba… eta beste hainbat eragile eta erakunde izango ditugu bidailagun.

Asteartero leihotxo bat irekiko dugu Info7ko Zebra Bidea saioan eta baita blog honetan ere maiz utopikotzat ditugun gizarte eta ekonomia egitura alternatiboak bideragarriak ote diren gure buruei galdetzeko asmoz. Ondo baino hobeto dakigu utopiak egi bihur ote daitezkeen frogatzea ez dela erronka makala, baina hala ere, saiatuko gara! Izan ere, Joseba Sarrionandiaren hitzetan… Mundua aldatzeko ez da derrigorrez mundo osoa aldatu behar. Nahikoa da puntu txiki bat, eta mundua aldatzea posible dela obserbatuko dugu puntu horretan. Ongi etorri ba gurera, ameslari.

ENTZUN IRRATSAIOA ONDORENGO ESTEKAN:

http://www.arrosasarea.eus/2016/02/16/maider-iriarte-2/

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kooperarock

Beste ekonomia eta bizitza eredu batzuk posible direlako, lanean ari gara. DSS2016-ren Kooperarock proiektuaren baitan sortutako ekarpen, hausnarketa eta ekintzak bilduko ditugu hemen. Ongi etorri, ameslari. LANKI Ikertegia, Mondragon Unibertsitatea.

Azken bidalketak

  • Bitartekariaren garrantzia
  • Hegan egitera!
  • Espazioak ezagutzen: Arizmendi ikastola
  • Entzuteak eraldatu egiten du
  • Nor da nor?

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2016(e)ko urria
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila

    Kategoriak

    • Arizmendi Ikastola
    • Artearen haria
    • Aurkezpena
    • Bitartekaritzaren haria
    • DSS2016: Kooperarock
    • Ekintzailetasun Soziala
    • Ekonomia Solidarioa
    • Entzutearen antzerkia
    • Eraldaketa Soziala
    • Kooperatibigintza Bizirik!
    • Kooperatibigintzaren oinarriak
    • Sailkatu gabea
    • Topaguneen haria

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA